Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
74

76/2021 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Herriko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideen zerrenda eguneratzen duen erabakia argitaratzea xedatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, 2021eko abenduaren 21ean egindako bilkuran, Euskal Herriko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideen zerrenda eguneratzen duen erabakia onartu zuenez, eta behar bezalako zabalkundea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideen zerrenda eguneratzen duen erabakiaren testua; ebazpen honen eranskina da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 23a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 23KO 76/2021 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO POLIZIAREN KONTROL ETA GARDENTASUN BATZORDEKO KIDEEN ZERRENDA EGUNERATZEKO DENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 17. artikulua eta hurrengoengatik araututa dago.

Batzorde horren helburua da, organo eskudunek eskatuta, Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren barruan egiten den edozein praktika aztertzea, baldin eta haren gainean kexak badaude eta herritarren konfiantzan eragina badu; halaber, ofizioz aztertzea esku-hartze edo operatibo polizial baten testuinguruan edo polizia-zaintzan pertsona baten heriotza edo lesio larriak gertatu diren gorabeherak, eta zerbitzua hobetzeko neurriak proposatzea. Era berean, honako hauek dagozkio: jardunbide egokiak gomendatzea, poliziaren kode deontologikoarekin bat ez datozen edo eskubideak urratzen dituzten jokabide-ereduak edo behin eta berriz errepikatzen diren jardunbideak identifikatzea, eta neurri zuzentzaileak edo aurreneurriak proposatzea.

Testu bategin horren 18. artikuluak ezartzen duenez, batzordeburuak eta Gobernu Kontseiluak izendatutako beste bost pertsonak osatuko dute batzordea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, segurtasun publikoaren, zuzenbidearen, soziologiaren, medikuntzaren, psikologiaren eta etikaren arloetan ospe, gaitasun eta esperientzia aitortua duten pertsonen artean emakumeen eta gizonen presentzia parekidearen printzipioa betez. Batzordeak osoko bilkuran hautatuko du batzordeburua.

Izendapen horiek bost urterako egingo dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita, eta bi aldiz berrituko dira gehienez ere, iraupen bereko aldietan. Kargua uzteko kausa tasatu hauek aurreikusten dira: heriotza; agintaldia amaitzea; uko egite formalizatua idatziz; abstentzio-betebeharren ez-betetze larria eta isilpekotasuna, batzordearen gehiengoak hautemandakoa; epai irmoan deklaratutako ezintasuna edo dolozko delituagatiko kondena, epai irmoz. Kideek ez dute inolako ordainsaririk jasoko beren lanengatik, zerbitzuagatiko kalte-ordainak alde batera utzi gabe.

Akordio-proposamen honen xedea kideetako bat izendatzea da, Joaquín Giménez García jaunak uko egin izanaren ondorioz; izan ere, orain arte erantzukizun hori zuen, Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 22an hartutako Erabakiaren bidez izendatu baitzuten.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak, 2021eko abenduaren 13an egindako bilkuran, hautagaitza honen aldeko txostena egin zuen: Juan Luis Ibarra Robles jauna.

Horregatik, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Juan Luis Ibarra Robles jauna Euskal Herriko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izendatzea.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.


Azterketa dokumentala