Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
63

1955/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Rebollar Sáenz jauna, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Ataleko Burua, kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

144/2005 Ebazpenaren bidez, José Rebollar Sáenz jauna izendatu zuten Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Ataleko Buru, Osakidetzako Txagorritxuko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Rebollar Sáenz jauna, Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Ataleko Burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala