Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2022ko urtarrilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
62

1953/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Pablo Olarte Ugarte jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxuko egoitza) Zerbitzu Orokorretako (Ostalaritza zerbitzua) taldeburu kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

7/2009 Ebazpenaren bidez, Pablo Olarte Ugarte jauna Txagorritxu Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako (Ostalaritza zerbitzua) Taldeburu izendatu zuten, Osakidetzan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Pablo Olarte Ugarte jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxuko egoitza) Zerbitzu Orokorretako (Ostalaritza Zerbitzua) Taldeburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2021eko abenduaren 14a.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala