Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
50

IRAGARKIA, 2021eko azaroaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita dirulaguntza itzultzeko prozeduran emandako ebazpena (kultura arloko profesionalentzako laguntzen deialdia).

2020ko uztailaren 15ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoerarengatik jarduerak eten edo bertan behera geratu zaizkien kulturako profesionalentzako laguntza-deialdiaren babespean. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko apirilaren 30eko bilkuran (2020-05-11ko EHAA).

Ezinezkoa izan da dirulaguntza itzultzeko prozeduran emandako ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Horretarako, jakinarazten da laguntza itzultzeko prozeduraren hasieraren gaineko testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da eranskinean adierazitako interesduna jakitun geratzeko, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala