Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
30

1900/2021 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Daniel Gurbindo Martínez jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamikako (Txagorritxuko egoitza) gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1381/2021 Ebazpenaren, abuztuaren 25ekoa, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamikako (Txagorritxuko egoitza) Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Daniel Gurbindo Martínez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamikako (Txagorritxuko egoitza) Gainbegirale lanpostua.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Daniel Gurbindo Martínez jauna izendatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodinamikako (Txagorritxuko egoitza) gainbegiralea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko abenduaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 3a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala