Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2022ko urtarrilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
23

IRAGARKIA, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuarena, Bilbo Metropolitarreko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena jendaurrean jartzeko epea luzatzeari buruzkoa.

2021eko abenduaren 21eko Gobernu Kontseiluaren Foru Erabaki bidez, Bilbo Metropolitarreko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena jendaurrean jartzeko epea luzatzeko agindua eman da. Epe berria 22 egun baliodun gehiago luzatuko da, egun ezarrita dagoen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita; beraz, azken eguna 2022ko otsailaren 9a izango da.

Aipatutako Foru Erabakia helbide honetan dago:

www.bizkaia.eus/bilbao-metropolitanoa

Bilbao, 2021eko abenduaren 21a.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala