Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2022ko urtarrilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
21

IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, instalazio honetarako administrazio-baimenaren eskaera: gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Arrigorriagako, Zaratamoko, Ugao-Miraballeseko, Zeberioko, Galdakaoko, Bediako, Lemoako eta Amorebieta-Etxanoko udal-mugarteetan (Bizkaia).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE) eta horren aldaketetan, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), gas erregaiak kanalizazio bidez banatu eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan (2020-06-15eko EHAA) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean (2015-10-02ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hau jendaurrean jartzen da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako:

– Espedientea: 48-CG-Y-2021-00006 IFT/JMG.

– Eskatzailea: Nortegas Energía Distribución, SAU; helbidea: Euskadi plaza 5, 23. solairua, 48009 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: gas hidrogeno kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurreko administrazio-baimena lortzea, Arrigorriagako, Zaratamoko, Ugao-Miraballeseko, Zeberioko, Galdakaoko, Bediako, Lemoako eta Amorebieta-Etxanoko udal-mugarteetan (Bizkaia).

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskaerak aurkezteko aukera egon dadin, gehienez 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskaerak Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar dira, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez eta CG-Y prozedura erabilita, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/cg/web01-tramite/eu/

Lehia-prozeduran aurkezteko eskaerarekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, eta bertan, gutxienez, alderdi hauek jaso beharko dira:

• Instalazioaren xedea. Banatu beharreko eremuaren deskribapena eta etorkizuneko hedapenak. Instalazioen, sarearen eta, hala badagokio, deposituaren kokapena.

• Ezaugarri tekniko nagusiak.

• Banaketa-sarearen planoak.

• Kalkulatutako aurrekontua eta proposatutako instalazioaren ordainketa-baldintzak.

• Erakundeen baimenak lortzeko eta instalazioak eraikitzeko denboraren plangintza (GANTT), banaketa-sarea martxan jarri arte.

• Proiektua egiteko gaitasun legala, teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa egiaztatzen duen dokumentazioa.

Lehia-prozeduraren ebazpena hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie prozesuan parte hartzen duten enpresei, 2021eko azaroaren 22tik aurrera.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak ezetsiak izango dira.

Bilbao, 2021eko abenduaren 15a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala