Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2022ko urtarrilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
19

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2021eko dirulaguntzak esleitzen dituena.

2021eko abuztuaren 31n argitaratu zen EHAAn (173. zk., 4610 zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2021eko uztailaren 7an emandako Agindua. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan, 2021ean, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren eskabideak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN EDO ATZERA EGIN DUTEN ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA JASOKO DUTEN ENTITATEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala