Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2022ko urtarrilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
18

73/2021 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, BDCCrako (Basque District of Culture and Creativity) nortasun-ikur espezifikoa onartzen duen erabakia argitaratzea xedatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, 2021eko abenduaren 14an egindako bilkuran, BDCCren (Basque District of Culture and Creativity) nortasun-ikur espezifikoa onartzen duen Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea BDCCrako (Basque District of Culture and Creativity) nortasun-ikur espezifikoa onartzen duen erabakiaren testua. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 16a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 16KO 73/2021 EBAZPENARENA
ERABAKIA, BDCC NORTASUN-IKUR BEREZIA ONARTZEKO DENA

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan; Horrez gain, ezartzen du bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan; horretarako, ezinbestekoa izango da Gobernu Kontseiluaren erabakia, betiere Lehendakaritzaren idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BDCC (Basque District of Culture and Creativity) egitasmoaren nortasun eskuliburuan jasotzen den nortasun-ikur berezia onartzeko eskabidea aurkeztu zuen Lehendakaritzan, eta Lehendakaritzako idazkariak horren aldeko txostena egin zuen.

Espedientean jasota dagoen txostena ikusita, eta Kultura Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamena onartu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– BDCC nortasun-ikur berezia onartzea, Basque District of Culture and Creativity egitasmoaren erakunde-nortasun eskuliburuan jasotzen dena, zeina erabaki honen eranskinean jasota baitago.

Bigarrena.– Nortasun-ikur hori erabiltzeko moduak aipatu erakunde-nortasun eskuliburuan jasota daude.

Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua».

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala