Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2022ko urtarrilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
14

AGINDUA, 2021eko abenduaren 16koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, Sail honetan izendapen askeko lanpostu bat kentzea ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Victor Monreal de la Iglesia jauna, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzan Lan Ikuskaritzako buruko, izendapen askeko lanpostutik kentzea, 511211 lanpostua, 2 dotazioa, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Zerbitzuak emateko azken eguna 2021eko abenduaren 22a da.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 16a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala