Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2022ko urtarrilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
9

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 16ko Ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren B-224/2021-CV zehapen-espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

2021eko azaroaren 16an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko, 50 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion isuna, COVID-19 birusaren kontrako neurrien arloko arau-hauste bategatik.

14560170-C NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke. Espedientea Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2021eko abenduaren 13a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala