Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2021eko abenduaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
6459

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 15eko, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko abenduaren 15eko erabakia argitaratzen den, 2021eko «Adimen Artifizial Aplikatua» laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko abenduaren 15eko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Adimen Artifizial Aplikatua» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Adimen Artifizial Aplikatua» laguntzen programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko abenduaren 15a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO ABENDUAREN 15EKO EBAZPENAREN ERANSKINA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN AKORDIOA, 2021EKO ABENDUAREN 15EKOA, 2021EKO «ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUA» LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko ekainaren 15eko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2021eko «Adimen Artifizial Aplikatua» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan programaren argitaratzea aginduz.

Argitaratu zenetik igarotako aldian, eskaera asko jaso ditugu. Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak areagotzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan. Azaldutako guztiagatik,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Adimen Artifizial Aplikatua» 2021 Laguntza Programaren araudiko 3. artikuluko 1.go atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2021eko baliabide ekonomikoak 4.300.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari. Nolanahi ere, erabaki honek ondorioak izango ditu Kontseiluak onartzen duenetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENA

Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.


Azterketa dokumentala