Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2021eko abenduaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6452

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez batzordeburua eta bokalak izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen balorazio-batzorderako.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 12. oinarriaren 2. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan agindutako ebaluazio-organoa. 2021eko irailaren 29ko Agindu horren bidez onartzen dira, 2021erako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak.

Oinarri horren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna izango da ebaluazio-batzordeko burua. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta HAZI fundazioaren ordezkari bat izango dira bokalak, eta lehenengoak idazkari-lanak beteko ditu. Balorazio-batzordea osatzerakoan, ahaleginak egingo dira emakume eta gizonen presentzia orekatua izan dadin, eta trebakuntza, konpetentzia eta prestakuntza egokia izan beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak behar bezala jakitea barnean dela. Horiek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira, eta ebazpen horretan izendatuko da idazkaria.

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:

Batzordeburua:

María Luisa Fraile Correa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

Elisa Torre-Enciso Enciso, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

Bokalak:

Fernando Sáenz de Buruaga Castillo, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; idazkaria izango da (titularra).

Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Fernando Corcuera, HAZI fundazioko teknikari ordezkaria, integrazio-sistemen arloko arduraduna (titularra).

Gregorio Manrique, Antolakuntza eta Transformazio Digitaleko Unitateko zuzendaria (ordezkoa).

Honako hauetan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez, organo horren osaera ezartzen da, eta osaera hori argitaratzeko agintzen da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITtor Oroz Izagirre.


Azterketa dokumentala