Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2021eko abenduaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
6446

50/2021 DEKRETUA, abenduaren 23koa, lehendakariarena, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko (PLE) idazkari nagusia izendatzeko dena.

2017ko urriaren 10eko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko Mugaz gaindiko Lankidetza Hitzarmena berrikustea onartu zen, eta Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren estatutu berriak onartu ziren.

Partzuergoaren estatutuen 7. artikuluaren arabera, partzuergoaren presidentetza partzuergoko kideetako batek betetzen du, txandaka, estatutuetan bertan ezarritako ordenaren arabera. Presidentetza horrek 2 urteko iraupena izango du, eta, salbuespenezko egoeretan, urtebetez luza daiteke, gehienez ere.

Partzuergoaren estatutuen 9.1 artikuluaren arabera, Batzorde Betearazlea Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren erabaki-organoa da, Osoko Bilkurak hartutako jarraibide eta erabaki politikoak aplikatzeko.

Estatutu horien 11. artikuluaren arabera, idazkaritza nagusia da presidentetzaren ordezkaria PLEaren Partzuergoaren Batzorde Betearazlean.

2021eko abenduaren 13an, Alpen (Cerdanya, Katalunia) egindako Osoko Bilkuran, partzuergoaren presidentetza formalki eskualdatu zen; Kataluniako Autonomia Erkidegoak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zion, alegia. Hori horrela, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren presidentetza Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariari dagokio, bi urteko iraunaldiarekin.

Horren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Mikel Antón Zarragoitia jauna izendatzea Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko idazkari nagusi.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala