Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6425

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira hondakinak tratatzeko zenbait instalazioren ingurumen-baimen integratuak berrikusteko espedienteak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honetan: Iragarkia, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira hondakinak tratatzeko zenbait instalazioren ingurumen-baimen integratuak berrikusteko espedienteak. Iragarki hori 2021eko abenduaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (250. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Eranskinaren taulan, 2021/6260 (2/2) orrialdean,

honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina honela behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala