Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
6420

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, honako erakunde hauentzako laguntzak ebaztekoa: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkarteak. Laguntzen xedea izango da erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea.

Osasuneko sailburuaren 2021eko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2021eko irailaren 24ko EHAA, 192. zk.), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasunaren arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-arloko profesionalen elkarteak. Laguntzen xedea zen erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea; zenbatekoa 79.409 eurokoa zen.

Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du lehiaketa-prozedura Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez ebatziko dela, Balorazio Batzordeak proposatuta, zeinaren osaera agindu horren 9.2 artikuluan zehazten baita.

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein lege-ekintza egin ahal izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala