Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6416

250/2021 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko pertsonala).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluaren arabera, lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratudun langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordeak diren bereizi. Manu hori betetzeko argitaratu zen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onesteko dekretua aldatzen duena, eta dekretu horren bidez onartu ziren behin-behineko langileentzako lanpostuen zerrendak. Era berean, dekretu horrek apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, zeina deusez deklaratu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2006ko urtarrilaren 12ko epaiaren bidez. Ondoren, hainbat aldaketa egin zaizkio Dekretuari eta, gaur egun, indarrean dira apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostu-zerrenda eta onarpenaren ondoren izan dituen aldaketak.

Lanpostu-zerrendak dira administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokor eta estrukturalari buruzko proposamena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez.

Lanpostu-zerrenda honek zehazten ditu funtsezko ezaugarriak, horiek betetzeko eskatutako betekizunak eta postuen ordainsari-erregimenari dagozkion beharrezko zehaztapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak arautzen dituen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera, eta urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuak emandako idazkeran, zeinak, batetik, erantzuten baitio 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan aurreikusitakoari eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluko eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko aurreikuspenak bateratzen baititu.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 21eko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala