Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6415

249/2021 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailetako eta Organismo Autonomoetako lanpostu-zerrendak onartu zituen dekretua aldatzekoa.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostu-zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero).

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrenden aldaketak. Aldaketa horiek dekretu honen I. eta II. eranskinetan daude jasota, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatu zuen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honen I. eranskinean jasotako aldaketek ondorioak izango dituzte dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

II. eranskinean jasotako aldaketen ondorioak Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea indarrean jartzeak baldintzatuko ditu.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala