Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ELORRIOKO UDALA
6412

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko.

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 9ko 640/2021 Dekretuaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoa onartu zen. Eskaintza horrek bete egiten ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko aurreikuspenak, eta honako lanpostu hauei buruzkoa da:

Funtzionarioak:

(Ikus .PDF)

Langile lan-kontratudunak:

(Ikus .PDF)

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 37.1.l) artikuluaren arabera eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu da.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.2 artikulua (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) betez, Elorrioko Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoa argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Elorrio, 2021eko abenduaren 14a.

Alkatea,

Idoia Buruaga Barcena.


Azterketa dokumentala