Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6410

571/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 15eko 512/2021 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena (Ebazpen horren bidez argitaratzen dira 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea –Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak–, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1315/2021 Ebazpena, zeinak deitu egiten duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. atalean xedatutakoari jarraituz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 521/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko azaroaren 30ean 238. zenbakidun EHAAn argitaratua), argitara ematen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko azaroko zikloaren destinoen eskaintza I. eranskinean Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

Identifikatutako destinoen artean, hainbat erakunderi dagozkienak sartu dira, zeinetan ikusi baita eskainitako destinoren batek ez dituela betetzen zikloan sartzeko irizpideak. Zuzendu egiten da akats hori.

Prozesua behar bezala eta fidagarritasunez gara dadin, eta langileen arloan indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akatsak zuzentzea 521/2021 Ebazpenean, azaroaren 15ekoan, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren horretan. Ebazpen horren bidez argitaratzen dira 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

«I. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA
KATEGORIA: ZERBITZUETAKO LANGILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ZERBITZUETAKO LANGILEA»

Bigarrena.– Aldatzea 521/2021 Ebazpena, azaroaren 15ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, Mendekoak-Operarioak lanbide-taldeko kategoria honetarako: Zerbitzuetako Langilea (Biltegiko eta Zerbitzu Orokorretako Mantentze-lanak lanpostu funtzionalak), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

Honakoa esaten den lekuan:

(Ikus .PDF)

Honakoa esan behar du:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honi argitaratzen den datatik aurrerako ondorioak ematea.

Beste ekintzetan Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 521/2021 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREZOÑAGA.


Azterketa dokumentala