Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6407

AGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez jabetzaren erregistratzaile bat izendatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa arrunta ebatzi ondoren.

Hutsik dagoen Jabetza Erregistroa betetzeko instruitutako espedientea aztertu da. Jabetza-erregistro hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko azaroaren 2ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu zen (azaroaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saray López Díaz andrea Bilboko 3 zenbakiko Jabetza Erregistrorako izendatzea (arrazoia: Asier Fernández Ruiz jaunaren lekualdatzea).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala