Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6406

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 29koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2022. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dira.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan, ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehazten dira, eta ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkiekeen eginkizunak deskribatzen ditu. Dekretu hori martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluak honako hau ezartzen du: «Emakidadunek burutu ditzaketen azterketen tarifak dekretu hau garatzeko emandako xedapenetan aurreikusitakoak dira. Tarifok urtero eguneratuko dira ibilgailuen azterketaren alorrean arauek izan dezaten bilakaeraren, aurrerapen teknologikoaren eta, hala behar bada, kontsumoko prezioen indizeak izan ditzan aldaketen arabera.»

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren, 2019ko abenduaren 9ko Aginduak arautzen ditu zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan. Agindu horren 8. artikuluak honako hau esaten du:

«Ez bada horri buruzko agindurik ematen behar den urtean, orain eguneratutako tarifak urtero eguneratuko dira KPIaren gorabeheren arabera eta urtetik urterako urriko indizea oinarritzat hartuta. Eguneratutako tarifak indarrean jarriko dira urtarrilaren 1etik aurrera».

Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urriko urtetik urterako aldaketa +% 5,4koa izan da 2021ean.

Bestalde, aipatutako 2019ko abenduaren 9ko Aginduaren azken xedapenetako lehenengoak honako hau ezartzen du: «Industria-administrazioaren arloko zuzendari eskudunari ahalmena ematen zaio zernahi arazo ebazteko agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatu behar direnean, baita behar diren garapen-xedapenak emateko ere».

Adierazitakoaren esparruan, eta azaldutako zuzenbideko oinarri, aipatutako agindu eta aplikazio orokorreko gainerako aginduen arabera, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7. artikuluak zuzendaritza horri esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– 2020ko abenduaren 7ko Ebazpenaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 29a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala