
254. zk., 2021eko abenduaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (293 KB - 8 orri.)
- EPUB (496 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6375
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako dira, eta laguntza-eskaerak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.
Agindu horretan egiten da 2021eko deialdia Euskal Autonomia erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren aurreikusita dagoena.
Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren.
Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea bidezkoa da.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Guztiek jakin dezaten, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan deitutako esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako dirulaguntzen zerrenda (I. eranskina), eta, bestetik, ezeztatutako eskaeren zerrenda (II. eranskina). Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2021erako.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 19a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS