
254. zk., 2021eko abenduaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEIOAKO UDALA
6371
IRAGARKIA, Leioako Udaleko Administrazio Bereziko teknikari lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketaren deialdiari buruzkoa.
Alkatetzaren 2021eko urriaren 14ko 3671 Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzuetako teknikari arduradunaren lanpostua betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketaren deialdia onartu zen, indarrean dagoen Lanpostuen Zerrendako 6002/92 kodearekin.
Deialdiaren iragarkia eta oinarriak 2021eko urriaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 206. zenbakian, argitaratu ziren.
Alkatetzaren 2021eko azaroaren 22ko 4193/21 Dekretuaren bidez deialdiaren oinarriak zuzendu ziren eta zuzenketa hori abenduaren 3 ko 233 zenbakiko BAOn argitaratu zen.
Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia nahitaez argitaratu behar den azken aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Leioa, 2021eko abenduaren 3a.
Alkatea,
IBAN RODRIGUEZ ETXEBARRIA.
RSS