Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2021eko abenduaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6370

2299/2021 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, María Margarita Amaia Kareaga Uriarte andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Alde Zaharreko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

2239/2016 Ebazpenaren bidez, María Margarita Amaia Kareaga Uriarte andrea izendatu zen Alde Zaharreko Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Margarita Amaia Kareaga Uriarte andreari Alde Zaharreko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko azaroaren 30rean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko azaroaren 30a.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala