
254. zk., 2021eko abenduaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6364
806/2021 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko (BOMS) zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia argitaratu den Zerbitzu Orokorretako Taldeburu lanpostua izendapen aske bidez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko BOMSeko Zamudioko Ospitalean.
Hutsik dago Zuzendaritza Ekonomikoko Zerbitzu Orokorretako Taldeburu lanpostua BOMSeko Zamudioko Ospitalean. Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau komunaren 28. artikuluarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du iragartzea deialdi publikoa egiten dela lanpostua betetzeko izendapen aske bidez, aintzat hartuta honako
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdian parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten izangaiek:
a) Estatutupeko langilea, funtzionarioa, edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan edukitzea C3/D3 lanbide-taldean.
b) C3/D3 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez, 2 urteko esperientzia edukitzea C3/D3 lanbide-talde profesionalean.
d) Ekainaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak betetzea.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
a) Pertsona-taldeen antolaketa- eta kudeaketa-gaitasuna.
b) Esperientzia mantentze prebentiboko eta zuzentzaileko lanak programatzen, kontratekin eta azpikontratekin jarduerak koordinatzen.
c) Makineria eta ekipoen instalazio eta mantentze elektromekanikoko prestakuntza eta esperientzia.
d) Esperientzia eta prestakuntza sareetan, uren tratamenduan, legionelosiaren prebentzioan eta kontrolean.
e) Mantentze-lanetako hainbat lanetan esperientzia izatea.
f) Autobabeseko, larrialdietako eta lan-arriskuetako sistemetan esperientzia eta prestakuntza izatea.
g) Prestakuntza eta esperientzia kudeaketa-tresnetan (SAP, karteldegiak, langileak kudeatzeko sistemak, APPCC autokontrol-sistemak).
h) Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Baloratu egingo da, bat etorrita Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan aurreikusitakoarekin eta Dekretua garatzeko arauekin.
4.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek BOMSeko Pertsonen Zuzendaritzara (Maria Diaz Harokoa kalea 58, 48010 Bilbo) bidaliko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideak aurkez daitezke, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan.
Interesdunek, behin beteta norberaren datu pertsonalak, eskabidea eta dokumentaturiko Curriculum Vitaea bidaliko dituzte BOMSeko Pertsonen Zuzendaritzara (Maria Diaz Harokoa kalea 58, 48010 Bilbo).
Hauek dira erantsi beharreko dokumentuak:
– NANaren, pasaportearen, edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario, edo estatutupeko langile izendapena jasotzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua; edo behar den kasuan, lan-legepeko kontratuduna dela egiaztatzen duen dokumentua.
– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango merezimenduak egiaztatzea aurreko paragrafoan esandako moduan, baldin eta dagoeneko balioztaturik badaude CV aplikazio informatiko korporatiboan. Horrela izanez gero, izangaiak adierazi beharko du bere eskabide-orrian.
5.– Balorazio batzordea.
Balorazio batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki dezake, eta eginbide horiek hautagaiei jakinaraziko zaizkie.
Behin eginda eta ikusita izangaien balorazioa, batzordeak proposamena egingo du izendapena formalizatze aldera. Batzordeak, txosten arrazoituaren bidez, lanpostua huts deklara dezake, baldin eta izangaiek betebeharreko baldintzak betetzen ez badituzte.
Batzordeak egindako bilera bakoitzaren akta jasoko da. Bertan zerrendatuko dira aurkeztu diren izangaiak, eginbide osagarriak (egon baldin badira) eta lanpostua esleitzeko baliatu diren arrazoiak edo, behar den kasuan, deialdia huts deklaratzeko.
6.– Hautapen-prozedura.
Inongo kasutan ez dira aintzat hartuko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren iragarkia argitaratu den egunean izangaiek ez dauzkaten merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik behar bezala jakinarazi eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Orain hasten den prozedura (lanpostu bat esleitzea, edo hutsik deklaratzea) gauzatuko da Osakidetzako BOMSeko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bitartez, eta EHAAn eta Osakidetzaren intranetean eta web-orrialde korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpenak ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, Ebazpenean bestelakorik adierazten ez bada.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2021eko azaroaren 8a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.
RSS