Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6354

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 26koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, 2021-2022 ikasturtean eskola-eremuan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzen Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzak ematen dizkiena.

2021-2022 ikasturtean zehar eskola-eremuan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzen Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dei egiten dien Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 1eko Aginduan (2021eko irailaren 8ko EHAA) ezarritakoaren arabera, eta Ebaluazio Batzordearen proposamena aztertuta, deialdi-aginduaren 12. artikulua aplikatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako dirulaguntza hauek ematea elkarteei, kasu bakoitzean zehazten den zenbatekoarekin:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehen ordainketa aurreratua, dirulaguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala egingo dena, erakunde onuradunak lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu.

b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da. Memoria horretan, proiektuaren ordura arteko garapena jasoko da, ikastetxeetan garatzen ari den lan-plana barne. Memoria hori 2022ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean aurkeztuko da.

Hirugarrena.– Honako elkarte hauek baztertzea zehazten diren arrazoiengatik.

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.


Azterketa dokumentala