Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IZARZA BIZIGUNEA, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
6336

IRAGARKIA, likidazioan dagoen «Izarza Bizigunea, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2021eko maiatzaren 13an, 17:30ean (2. deialdia), egin zen likidazioan dagoen «Izarza Bizigunea, S. Coop.» kooperatibaren ohiko batzar orokorra, modu telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuak 40. artikuluan xedatutakoa betez (8/2002 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena); hau da, bazkideak ez ziren fisikoki bertaratu. Kooperatiba osatzen duten 4 bazkideak telematikoki bildu ziren, eta aho batez, honako erabaki hauek hartu zituzten:

ERABAKIAK

«Likidazioan dagoen Izarza Bizigunea, S. Coop. sozietate kooperatiboa desegitea eta likidatzea».

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile bakar gisa izendatzea Roberto Sarria Varela jauna, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluarekin bat etorriz».

«Aho batez onartzea 2021eko maiatzaren 13an itxi zen likidazioaren azken balantzea».

«Aho batez onartzea likidazioan dagoen Izarza Bizigunea, S. Coop. kooperatibaren ondare-egoeraren azken balantzea».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

«Likidazioan dagoen «Izarza Bizigunea, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (57.840,31) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 94. artikuluan ezarritakoa betez».

«Ohiko batzar orokor eta unibertsal horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ohiko batzar orokor eta unibertsalaren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak sinatu du.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bilbao, 2021eko abenduaren 9a.

Kargua uzten duen idazkari eta likidatzaile bakarra,

ROBERTO SARRIA VARELA.


Azterketa dokumentala