Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6325

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zenbait zerbitzu orokor eta berezirengatiko tasen likidazioak.

Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Gainera, interesdunari jakinarazten zaio honako epe hauek dituela zor duen zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko:

a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, eta hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduak 59. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jakinarazten diren likidazioekin ados ez badago, bi errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:

1.– Berraztertze-errekurtsoa, jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, Tributuen Lege Orokorrak 223. artikuluan xedatutakoa betez.

2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, Tributuen Lege Orokorrak 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuak xedatutakoa betez.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, ez bada bermatzen, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra arestian aipatu Tributuen Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala