Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6324

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita AAAA_RES_5375/21_04 zehapen-espedientean emandako ebazpen-proposamena, dagokion elkargoko kide izan gabe lanbide kolegiatu batean aritzeagatik, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 15.1.h) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, zehapen espedientea hasteko ebazpenean adierazitako prozeduraren instrukzio-egileari alegazioak egiteko eta egoki iritzitako dokumentuak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, espedientea kontsultatu ahal izango du, bai eta espedientean dauden agiri guztien kopia lortu ere, espediente-zenbakia aipatuz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzara jo beharko du (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala