Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6314

70/2021 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea zenbait udali udal-titulartasuneko musika-zentroak finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzak emateko Erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2021eko azaroaren 23ko batzarrean, zenbait udali zuzeneko dirulaguntzak emateko Erabakia onartu zuen, udal-titulartasuneko musika-zentroak finantzatzeko. Horrenbestez, behar bezalako publikotasuna izan dezan, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratzea zenbait udali udal-titulartasuneko musika-zentroak finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzak emateko Erabakiaren testua. Eranskinean jasota dago.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 30EKO 70/2021 EBAZPENARENA

Erabakia, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez zuzeneko laguntzak ematen baitzaizkie udalei, onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Hezkuntza Sailaren bidez) eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalen arteko lankidetza-hitzarmenaren eredu bat, udal-titulartasuneko musika-zentroak finantzatzeko laguntza publikoak bideratzeko, eta baimena ematen baita zuzeneko laguntza horien onuradun diren udalekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzeko.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko (aurrerantzean, ETEL) apirilaren 7ko 2/2016 Legearen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokio musika-irakaskuntzak, izan arautuak edo ez-arautuak, ematen dituzten zerbitzuen estandarrak definitzea, eta, horren arabera, dagokion herena finantzatzea, hitzarmen bidez ezarritako laguntza publikoak baliatuta –udalen ordezkaritzak eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aldetik Hezkuntza Sailaren ordezkaritzak sinatuko dituzte hitzarmenok–, ikastegi horiek ETELek indarra hartu orduko baimenduta badaude, betiere.

Bi administrazio publikoren arteko hitzarmena denez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47.2 artikuluan jasotako hitzarmen tipologian sartuko litzateke.

Era berean, lege horren 14.4 artikuluak xedatzen du toki-erakundeek eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartzen ez den beste jarduera, zerbitzu edo prestazio oro garatu ahal izango dutela tokiko komunitatearen intereserako, baldin eta, lege horretan azaldutakoaren arabera, arriskuan jartzen ez bada bikoiztasun-egoerarik sortzen ez bada eta erakundearen ogasun osoaren finantza-jasangarritasuna.

Baina, aldi berean, lege horren hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, ETEL indarrean jartzeko, eskumen propioen eremuan sartzen ez diren jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak gauzatzen ari diren eta eskuordetu edo transferitu ez diren toki-erakundeek jarduera, zerbitzu edo prestazio horiek garatzen jarraitu ahal izango dute, bikoiztasunik ez dagoela eta eskumen berriei dagokien finantza-iraunkortasuna justifikatu behar izan gabe.

Gainera, hezkuntzako eskumena duen Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, hau da, Hezkuntza Sailari, esleitzen zaio laguntza horiek emateko eta kuantifikatzeko betebeharra; zehazki, lege-mailako arau baten bidez (kasu honetan, ETEL). Horregatik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzenean eman daitezke laguntza horiek, eta hori ematea Gobernu Kontseiluak onetsi behar du, sail interesduneko titularrak (kasu honetan, Hezkuntza Sailekoak) proposamena egin eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.7 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera eta otsailaren 13ko 71/2021 Dekretuaren 4. artikuluan jasotako eskumenak erabiliz emandako eskumenetan oinarritzen da Hezkuntzako sailburuaren eskumena, Gobernuari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluan ezarri direnekin eta indarreko legeriaren arabera bidezkoak direnekin bat etorrita.

Bestalde, alkateari dagokio udalaren ordezkari izatea, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean ezarritakoa aplikatuta, eta Tokiko araubidearen gaietan indarrean dauden xedapenen testu bateginak (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak esleitutako eskumenak erabilita.

Bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.7 artikuluak eskainitako bidearekin, laguntzak zuzenean ematea aurreikusten duenez, 14.638.325,00 euroko zuzeneko dirulaguntzak aurkeztea proposatzen da salbuespenez, Gobernu Kontseiluak onar ditzan.

Horregatik guztiagatik, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatzen diren udalerriei 14.638.325,00 euroko zuzeneko laguntzak ematea, Hezkuntza Sailburuordetzako Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren 21.07.22.0001.1.422.01.42241.001/T, 21.0.1.07.22.0001.2.422.01.42241.001/U eta 21.07.22.001.3.422.01.42241.001/V aplikazioen kargura, 2020-2021 ikasturtean eranskin horretan zerrendatutako kontserbatorioek eta musika-eskolek eskaintzen dituzten hezkuntza zerbitzuei dagokien herena finantzatzeko betebeharra betetzeko.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza izango da dirulaguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Hezkuntza Sailaren bidez) eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalen arteko lankidetza-hitzarmenaren eredua onestea, udal-titulartasuneko musika-zentroak finantzatzeko laguntza publikoak emateko.

Hirugarrena.– Baimena ematea aipatutako ereduaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta kontserbatorioen eta musika-eskolen titular diren udalerrien artean formalizatzen diren hitzarmenak sinatzeko (eranskina).

Laugarrena.– Hezkuntzako sailburuari baimena ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, eranskinean zerrendatutako zuzeneko laguntzen onuradun diren kontserbatorioen eta musika-eskolen titular diren udalekin hitzarmenak sinatzeko.

Bosgarrena.– Erabaki honen testu osoa udal onuradunei elektronikoki jakinarazteko agintzea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala