Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
6312

9751/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuarena. Honen bidez argitaratzen dira Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusia, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

2021eko azaroaren 2an, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistro orokorrean Bilboko Udaletik bidalitako eskaera jaso zen, gai honi buruzkoa: argitaratzea Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusia, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Eskaerarekin batera, alkatearen 2021eko urriaren 27ko ebazpena bidali dute; haren bidez onartzen dira Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostua, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusia, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 6. apartatuan xedatutakoarekin bat, Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez bete ahal izango da, dagokion azpieskala eta kategoriako funtzionario bat izendatuta.

Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 46. artikuluaren bidez arautzen dira Estaturako gaikuntza duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduraren izapide bereziak.

Artikulu horretan, oinarrien edukia xedatzen da, eta datu hauek jaso beharko dira:

a) Korporazioa.

b) Lanpostuaren izena eta mota.

c) Destinoagatiko osagarria.

d) Osagarri berezia.

e) Lanpostuan jarduteko betekizunak, lanpostu-zerrendarekin bat.

f) Dagokion autonomia-erkidegoko berezko hizkuntzaren ezagutzari buruzko aipamena, bertako araudi espezifikoaren arabera.

Deialdia gehienez ere hiru hilabeteko epean egingo da, lanpostua izendapen askearen bitartez betetzeko sailkatu denetik edo hutsik geratzen denetik hasita. Deialdiaren 46. artikuluarekin bat, udalbatzako buruari dagokio autonomia-erkidego organo eskudunari bidaltzea, bertako aldizkari ofizialean argitaratu dadin, bai eta Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioari bidaltzea ere, gehienez ere hamar eguneko epean. Argitalpena egin den aldizkariaren zenbaki eta data zehatza adierazi beharko dira.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen Hamahirugarren Xedapen Iragankorrak nazio gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen hornidurari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren Bosgarren Xedapen Gehigarriari (Nazio gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lege araubidea arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren bidez indargabetua) doakionez xedatzen duena ikusita, eta Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren egitura organikoaren erregelamendua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 86/2021 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

Adierazitakoaren ondorioz, honako hau aurkezten da:

EBAZPENA

Lehenengoa.– Bilboko Udaleko osoko bilkurako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko prozesuaren oinarriak eta deialdia argitaratzea. Deialdia alkatearen 2021eko urriaren 27ko ebazpen bidez egin zen, eta eranskinean jasota daude oinarriak eta deialdia.

Bigarrena.– Foru-agindu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioari bidaltzea, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dezan.

Hirugarrena.– Oinarrion aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, argitaratu eta hurrengo egunean hasitako bi hilabeteko epean; bestela, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, Bilboko Udalean.

Laugarrena.– Foru-agindu hau Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko Harremanetarako Zuzendaritzari jakinaraziko zaie.

UDALBATZARREKO IDAZKARI NAGUSIAREN OINARRIAK

Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa erregulatzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 46. artikuluaren arabera, Bilboko Udalaren Udalbatzarreko idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onartzen dira, zuzendaritza-organoa baita Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 130.1.b) artikuluaren arabera:

Lehenengoa.– Lanpostuaren ezaugarriak:

a) Korporazioa: Bilboko Udala.

b) Izena eta maila: 1. mailako idazkaritza, Idazkaritzaren azpieskala, goi-mailako kategoria.

c) Lanpostu-mailako osagarria: 30. maila.

d) Osagarri espezifikoa: 45.655,92 euro.

e) Baldintzak:

1) Tokiko administrazioko funtzionario izatea eta gaikuntza nazionala edukitzea. A taldea.

2) Erabateko baliagarritasuna eta dedikazio esklusiboa.

3) Derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute gaikuntza nazionala duten eta Idazkaritzaren Azpieskalan (goi-mailako kategoria) dauden toki administrazioko funtzionarioek, baldintzak betetzen badituzte eta interesa badute. Funtzionario horiek alkate-udalburuari igorriko dizkiote eskabideak, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun naturaleko epean.

Hirugarrena.– Dokumentazioa.

Datu pertsonalez eta gaur egungo destinoaz gain, interesdunek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu honako hauek jasota:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan izandako lanpostuak.

c) Prestakuntza-ikasketak eta -ikastaroak, emandakoak eta egindakoak, euskara ez direna hizkuntzak, irakaskuntza, argitalpenak eta eskatzaileak adierazi nahi dituen bestelako merezimenduak.

d) Eskakizun modura eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Eskatzaileek, eskabidearekin batera, betekizunen eta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Era berean, egokitzat jotzen diren argitalpenak, txostenak edo bestelako dokumentuak aurkez daitezke.

Laugarrena.– Deialdiaren ebazpena.

Alkate-udalburuaren ebazpen bidez ebatziko da deialdia, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Plaza deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten hautagaien artean esleituko da.

Bosgarrena.– Lanpostua jabetzan hartzeko epea.

128/2018 Errege Dekretuaren 40. artikuluan ezartzen da zein den lanpostua jabetzan hartzeko epea:

«1.– Destino berriaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da, herri bereko lanpostuak badira, edo hilabetekoa, lehen destinoa bada edo beste herri bateko lanpostuak badira.

Lanpostuaz jabetzeko epea lanpostua utzi eta hurrengo egunean hasiko da, eta lehiaketaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunetan utzi beharko da. Ebazpen horren bidez langileak lanera itzuli behar duenean, lanpostua jabetzan hartzeko epea argitalpenaren egunean hasiko da.

2.– Zerbitzuaren beharrengatik, kargua utzi eta kargua hartu behar duen korporazioko presidenteek hartutako erabakiaren bidez, lehiakidea kargugabetzea eta karguaz jabetzea gehienez hiru hilabetez geroratu ahal izango dira, eta horietako bigarrenak erabaki horren berri eman beharko dio autonomia-erkidegoari.»

Bilbao, 2021eko azaroaren 16a.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatua,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala