251. zk., 2021eko abenduaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (544 KB - 4 orri.)
- EPUB (411 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6286
69/2021 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, buru-nahaste larria duten pertsonei osasun-arreta emateko Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren aldaketa argitaratzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea buru-nahaste larria duten pertsonei osasun-arreta emateko Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren aldaketaren testua, eranskin gisa ageri dena.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.