Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2021eko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
6257

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako 2021eko laguntzak.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan (2019ko ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.), ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak, eta, bestetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek jasotzen baitituzte, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 17ko EHAA, 55. zk.), ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak iragarri ziren 2021eko ekitaldirako. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 6.000.000,00 eurokoa da.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko ekainaren 16ko Ebazpenaren (2021eko uztailaren 2ko EHAA, 130. zk.), 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren (2021eko irailaren 23ko EHAA, 191. zk.) eta 2021eko irailaren 13ko Ebazpenaren (2021eko urriaren 18ko EHAA, 207. zk.; 2021eko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez zuzendua, 2021eko urriaren 27ko EHAA, 214. zk.) bidez, ekintza humanitarioko lerro horretako 2021erako laguntzak bata bestearen segidan eman zaizkie ekintza humanitarioko esku-hartze batzuei, eta, deialdi horretan, 54.097,76 euroko geldikina geratu da eman gabe.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2021eko azaroaren 24ko EHAA, 234. zk.), estrategien lerroko laguntzen deialdia ebatzi da, 2021erako garapenerako lankidetzaren kargura, eta guztira 4.371.910,78 euro esleitu dira 2021erako laguntza-lerro horretarako 4.500.000,00 euroetatik. Ondorioz, 128.089,22 eurokoa da estrategien lerroko laguntzen deialdiko geldikina.

Bat etorriz Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/20219 Dekretuaren 4.3 artikuluarekin, ondoz ondoko emakidaren modalitatean erabili ahalko da (ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak) norgehiagoka-prozeduran aurreikusitako zuzkiduran esleitu ez den geldikina (ekintza humanitarioko estrategien lerroko laguntzak), edo zuzkidura hori agortzeko estrategia-eskabide nahikorik jaso ez delako, edo aurkeztutako eskabideek eskakizunak betetzen ez dituztelako, eskabidea egiteko unean indarrean dauden Garapenerako Lankidetzaren Gida Planean eta Ekintza Humanitarioko Estrategian ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako edo eskatzen den gutxieneko puntuaziora iristen ez direlako.

Aurrekoa ikusita, eta aintzat hartuta aipatutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 9ko Ebazpenaren 4. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskabideak baloratu eta eskabide horien azterketa teknikoa egin eta gero, proposatzen da 118.075,37 euroko guztizko zenbatekoko eskabide bat onartzea, honela: 54.030,76 euro, ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako 2021erako laguntzei dagozkionak, eta 64.044,61 euro, estrategien lerroko laguntzen geldikinari dagozkionak, 2021erako garapenerako lankidetzaren kargura. Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– Ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau entitate interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala