Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2021eko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6252

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 728 zenbakiko ikastarotik 732 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei erabiltzaile profesionalaren txartela emateko eta baliozkotzeko: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta pilotu aplikatzaile mailako txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 728 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk Mungian emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena eta produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 729 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 730 zenbakiko ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Lezaman emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 731 zenbakiko ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Produktu Fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 732 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak eta pilotu aplikatzaile motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– eta D zatian –pilotu aplikatzailearen mailari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B, C eta pilotu aplikatzailearen motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– 728 zenbakiko maila kualifikatuko eta oinarrizko mailako ikastaroetakoak, ebazpen honen I. eranskineko zerrendetan diren pertsonentzat.

2.– 729 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan diren pertsonentzat.

3.– 730 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan diren pertsonentzat.

4.– 731 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan diren pertsonentzat.

5.– 732 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, ebazpen honen V. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala