Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2021eko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6250

413/2021 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Eguneko Ospitale Kirurgikoko Gainbegiralea lanpostua hautatzeko deialdia.

EGITATEAK

Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 7ko 307/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Eguneko Ospitale Kirurgikoko Gainbegiralea lanpostua izendapen askez betetzeko (2021eko uztailaren 7ko EHAA 159. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Uribeko ESIko Eguneko Ospitale Kirurgikoko Gainbegiralea lanpostua betetzeko deialdia. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2021eko azaroaren 10a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala