Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2021eko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6242

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Fabiola Waleska Sigüenza Tamayo andreak gainditu egin duela 2021eko ekainaren 14ko ebazpenak (2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ekonomia Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Fabiola Waleska Sigüenza Tamayo andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***9896**. Kodea: AGC8L1 – D00333-9. Jakintza arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Vitoria-Gasteiz). Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Enpresaren Zerga Araubidea».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko abenduaren 1a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala