Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2021eko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6237

1752/2021 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Virginia Fernández Iñiguez de Heredia andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodialisi Unitateko gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

747/2020 Ebazpenaren bidez, Virginia Fernández Iñiguez de Heredia andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodialisi Unitateko gainbegirale izendatu zen, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Virginia Fernández Iñiguez de Heredia andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Hemodialisi Unitateko gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urriaren 31n izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 9a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala