Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2021eko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6236

2069/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Jesús Fernández de Mendiola Espino jaunari egindako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko San Adriango Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

272/2011 Ebazpenaren bidez, Jesús Fernández de Mendiola Espino jauna izendatu zen San Adriango Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús Fernández de Mendiola Espino jaunari San Adriango Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko azaroaren 12an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko azaroaren 3a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAŃAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala