Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
6226

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, 2021eko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. Lerroa: «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea».

Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bitartez (2021eko ekainaren 15eko EHAA, 116. zk.), osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2021eko deialdia iragarri zen.

Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.

Aztertu dira «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea» lerrorako aurkeztu diren eskabideak eta Balorazio Batzordearen proposamena, eta harekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea» lerroan, laguntzak ematea I. eranskinean zehazten diren ikerketa- eta garapen-proiektuei (I+G).

Bigarrena.– «Osasunari buruzko ikerketa estrategikoak bultzatzea» lerroan, laguntzak ukatzea II. eta III. eranskinetan zehazten diren ikerketa- eta garapen-proiektuei (I+G), eranskin horietan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

I. ERANSKINA
LAGUNTZAK JASOKO DITUZTEN PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
AURREKONTU-ZUZKIDURA AMAITZEAGATIK LAGUNTZA UKATZEN ZAIEN PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
LORTUTAKO PUNTUAZIOAGATIK LAGUNTZA UKATZEN ZAIEN PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala