Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6221

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 24koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Legutio (Araba) udalerrian, «13.2 kV-ko erdi-tentsioko «4656 L01 Landa» aireko linearen eroalearen ordezkapena, 1086. eta 1132. euskarrien artean» proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dira.

Espediente zk.: 01ATY 202000046.

AURREKARIAK

2020ko irailaren 16an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen «13.2 kV-ko erdi-tentsioko «4656 L01 Landa» aireko linearen eroalearen ordezkapena, 1086. eta 1132. euskarrien artean» proiektuari dagokion instalaziorako, Legutio (Araba) udalerrian.

2021eko otsailaren 23an, sustatzaileari eskatu zion ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko dokumentazioa, proiektuari, Natura 2000 Sareko babesgune baten babes-eremu periferikoan kokatuta izatean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar baitzaio.

2021eko martxoaren 22an eta ekainaren 25ean, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen sustatzaileak.

2021eko uztailaren 15ean, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzak eskaera egin zuen Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko.

2021eko irailaren 24an, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpenaren bidez proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena eman zen (EHAA, 2021-10-21). Txosten horretan, eremuaren eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta, baita sustatzaileak proposatutako babes- eta zuzenketa-neurriak ere, eta ingurumen-inpaktuaren txostenean agindutakoak aintzat hartuta, ez da aurreikusten proiektuak ingurumenean inolako eragin negatiborik izango duenik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzerakoan, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 8ko 21/2013 Legeak ezarritako xedapenak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea «13.2 kV-ko erdi-tentsioko «4656 L01 Landa» aireko linearen eroalearen ordezkapena, 1086. eta 1132. euskarrien artean» proiektuari dagokion instalaziorako, Legutio (Araba) udalerrian.

Baimen hauek ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuta ematen dira:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Proiektuan eta ingurumen-dokumentazioan ezarritako babes- eta zuzenketa-neurriak kontuan hartu beharko dira. Era berean, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko irailaren 24ko ebazpenak ezarritakoak (EHAA 2021-10-21), zeinaren bidez egiten baita proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena.

3.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.

4.– Instalazioen titularrak, proiektua gauzatu ondoren, eta arauzko egiaztapenak egin ondoren, obrak amaitu direla jakinaraziko dio Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzari, ustiatzeko eta martxan jartzeko baimena eman dezan. Horrekin batera, aplikatu beharreko erregelamendu teknikoetan adierazten den dokumentazioa aurkeztuko du.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala