Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6185

1473/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez oinarri orokorrak onartzen baitira, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018-2019 urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituztenak.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2018ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, Ente Publikoaren 2018ko ekitaldirako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen (EHAA 44. zk., 2019ko martxoaren 4a). Horren arabera, txanda irekiko 1.083 lanpostu sartu ziren estatutupeko langile finko izateko deialdian. Aipatutako Erabakian adierazi zen, baita ere, 2018ko enplegu publikoaren eskaintza 2019ko enplegu publikoaren eskaintzarekin batera gauzatuko zela, eta estatutupeko langile finko izateko eta barne-sustapeneko prozesuak batera egingo zirela, lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 26ko Erabakiaren bidez, Osakidetzako 2019ko enplegu publikoaren eskaintzaren deialdia onartu zen, estatutupeko langile finko izateko (EHAA, 12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a). Erabaki horren bidez, 2.150 lanpostu sartu ziren txanda irekian, eta 302 lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egin zen barne-sustapenerako. Era berean, Erabakian jasota utzi zen hautaketa-prozesuen arrazionalizazio- eta eraginkortasun-arrazoiengatik, 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion lanpostuak (2018ko abenduaren 17ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez onartutako) 2019ko abenduaren 26ko Erabakian sartutakoekin metatuko zirela, eta estatutupeko langile finko izateko eta barne-sustapeneko prozesuak batera egingo zirela, oposizio-lehiaketaren sistemari jarraiki.

2021. urtean, Osasuneko Mahai Sektorialak negoziazio-prozesuari hasiera eman zion Ente Publikoan egin beharreko Enplegu Publikoaren Eskaintza berria onartzeko. Prozesu hori hainbat bileratan garatu da, adostasun batera heldu gabe.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2018ko abenduaren 17ko Erabakiaren zortzigarren atalak ahalmena ematen dio Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiari deitu beharreko lanpostuak finkatzeko. Bestalde, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 26ko Erabakiaren zortzigarren atalak ahalmena ematen dio Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiari 2018-2019ko EPEa gauzatzeko beharrezkoak diren Ebazpenak emateko.

Agindu hori betetzeko, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1472/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdi publikoan sartuko ziren lanpostuak zehazteko irizpideak ezarri ziren.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak onartzea, Ebazpen honen eranskinetan jasotakoak.

Bigarrena.– Kontuan izanik urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), ekainaren 26ko 8/1997 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan (Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzekoa) jasotakoak, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI OROKORRAK
1.– XEDEA

1.1.– Oinarri hauen xedea da arau orokorrak ezartzea, Osakidetzako estatutupeko langileen kategorietan eskainitako destinoak lehiaketa-oposizio bidez betetzeko.

1.2.– Estatutupeko langile finko izateko, 3.233 lanpostu eskaintzen dira txanda irekian; horietatik, 1.083 2018ko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkio, eta 2.150, 2019ko enplegu publikoaren eskaintzari.

Barne-sustapen bidez betetzeko 302 lanpostu eskaintzen dira, 2019ko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkionak.

Oinarri espezifikoetan txanda bakoitzean deitzen diren lanpostuen kopurua eta, hala bada, desgaitasuna dutenek betetzeko gordetako lanpostuen kopurua adieraziko dira.

1.3.– Prozesu bakoitzean (txanda irekian eta barne-sustapenean), eskainitako destinoen % 7 erreserbatzen da, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten, betiere probak gainditzen badituzte eta aipatutako desgaitasun-maila eta dagozkion zereginak egiteko bateragarritasuna egiaztatzen badute.

Gutxienez erreserbatutako % 7 horren barne, eskainitako lanpostuen % 2, gutxienez, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira, eta gainerako lanpostuak, beste edozein desgaitasun mota egiaztatzen duten pertsonentzat (Adimen-desgaitasunaren kupoa eta Bestelako desgaitasunen kupoa deituko zaie).

Adimen-desgaitasuna edo bestelako desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako lanpostuen deialdia sarbide orokorreko lanpostuenarekin batera edo deialdi horretatik bereizita egin ahal izango da.

Desgaitasuna dutenek betetzeko gordetako destinoak zenbatzean, deialdiaren xede den kategoria profesional bakoitzeko eskaintzen diren destinoen guztizko kopurua hartuko da kontuan. Horrenbestez, destino bat gordeko da eskainitako 14 lanpostuko. Eskaintzen diren kategoriako destinoen kopurua 14ra heltzen ez bada, gorde beharreko lanpostuen ehunekoa lanbide-talde bakoitzaren arabera doituko da. Adimen-desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonentzako % 2ko kupoaren erreserba benetan egin dadin, erreserba-kupoa kategoria jakin batzuetan sartu ahalko da. Nolanahi ere, bai barne-sustapeneko deialdian, bai txanda irekikoan % 7ko erreserba errespetatuko da.

Hautaketa-probek eduki bera izango dute izangai guztientzat, oinarri hauetan aurreikusitako egokitzapenak edozein direla ere, adimen-desgaitasunaren erreserba-kupoan parte hartzen duten eta desgaitasun-modalitate hori egiaztatzen duten pertsonen kasuan izan ezik, haientzat probak espezifikoak izan baitaitezke. Prozesua amaitzean, zerrenda bakar bat egingo da, eta zerrenda horretan sartuko dira hautaketa-proba guztiak gainditu dituzten hautagai guztiak, lortutako puntuazio osoaren arabera ordenatuta, parte hartu duten txanda bakoitzeko modalitatea edozein dela ere.

Sartzeko txandak, kupoak eta modalitateak, hala badagokio, honako hauek izango dira:

a) Txanda askea:

– Sarbide orokorra.

– Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupoa: adimen-desgaitasunaren kupoa edo bestelako desgaitasunen kupoa.

b) Barne-sustapeneko txanda:

– Sarbide orokorra.

– Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupoa: adimen-desgaitasunaren kupoa edo bestelako desgaitasunen kupoa.

1.4.– Izangaiek bi txandetako batean soilik parte hartu ahal izango dute: txanda irekian edo barne-sustapenean, desgaitasun-kupoa erabil dezaketen ala ez alde batera utzita, horretarako ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Desgaitasunaren kupoan parte hartu nahi duten izangaiek, dagokion kategorian kupo hori baldin badago, adimen-desgaitasunaren edo bestelako desgaitasunen erreserba-kupoetan eman beharko dute izena (nahiz eta gerora egiaztatu, oinarri hauetako 7. atalean eta 12.5.2 atalean xedatutakoaren arabera). Izen-emate hori desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupo bakoitzean eskainitako kategoria bakoitzeko oinarri espezifikoetan zehaztutako destino kopurua edozein dela ere egin ahal izango da.

Horrenbestez, desgaitasun-kupoaren bidezko parte-hartzea bi modalitate hauetako batean egin ahal izango da: a) adimen-desgaitasunaren kupoa, b) bestelako desgaitasunenen kupoa (adimenekoa ez den beste edozein desgaitasun); betiere, dagokion kategorian desgaitasunaren kupoa eta adimen-desgaitasunaren eta/edo bestelako desgaitasunen kupoa badago.

a) Adimen-desgaitasunaren kupoa: baldintzak betetzen dituzten eta adimen-desgaitasunaren kupoan parte hartu nahi duten pertsonek, kupo horretarako lanpostuen erreserba egin den kategorietan, eskabidean adierazi beharko dute zein modalitatetan parte hartu nahi duten, eta dokumentu bidez egiaztatu beharko dute adimen-desgaitasuna aitortu zaiela 7. oinarrian aurreikusitako moduan, hautaketa-prozesuan izena emateko epean zehar eta, salbuespen gisa, epe hori amaitu eta hurrengo hilabetean.

Izangai batek adimen-desgaitasunaren kupoaren hautaketa-prozesuan izena emateko eskabidea egin badu, baina aurkeztu duen dokumentazioa ikustean ondorioztatzen bada ez duela aurreko paragrafoan ezarritako epean egiaztatu modalitate horretan sartzen dela 7. atalean xedatutakoaren arabera, bestelako desgaitasunen kupora pasako da bere eskabidea, baldin eta oinarri hauetan ezarritakoaren arabera horretarako baldintzak betetzen baditu, eta ez baditu betetzen, sarbide orokorreko modalitaterako utziko da.

b) Bestelako desgaitasunen kupoa (adimen-desgaitasun ez den beste edozein): baldintzak betetzen dituzten eta bestelako desgaitasunen kupoan parte hartu nahi duten pertsonek, kupo horretarako lanpostuen erreserba egin den kategorietan, eskabidean adierazi beharko dute zein modalitatetan parte hartu nahi duten, eta dokumentu bidez egiaztatu beharko dute adimen-desgaitasuna aitortu zaiela 7. oinarrian aurreikusitako moduan, hautaketa-prozesuan izena emateko epean zehar eta, salbuespen gisa, epe hori amaitu eta hurrengo hilabetean.

Bestelako desgaitasunen kupoan izena emandako izangaiaren eskabidea, 7. atalean jasotako terminoetan desgaitasuna egiaztatzen ez badu, eta Oinarri hauetako 12.5.2 atalean ezarritako epean, sarbide orokorreko modalitatean sartuko da, horretarako baldintzak betetzen baditu.

1.5.– Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2.– DESTINOEN EZAUGARRIAK

Barne-sustapeneko txandarako eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen honako hauek zehaztuko dira: deialdiaren xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; destino horien kategoria eta lanpostu funtzionala; horiek betetzeko eskatzen den titulazioa; hizkuntza-eskakizuna; derrigortasun-data (egonez gero); eta bestelako eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoa betez. Horiek guztiak Osakidetzako zuzendari nagusiak zehaztuko ditu Ebazpen bidez. Ebazpena Osakidetzako web-orrian argitaratuko da. Txanda askerako, aldiz, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez Osakidetzako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko aribideko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egingo da, eta Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da.

3.– HAUTAKETAREN ARAU OROKORRAK

Deialdiak eta bere oinarriek lotesleak dira deialdia egin duen Administrazioarentzat, oposizio-lehiaketa epaitzeko ardura duen Epaimahaiarentzat eta lehiaketa horretan parte hartzen dutenentzat. Oinarri hauetan xedatuta ez dagoena xedapen aplikagarriek arautuko dute.

4.– LAN-HARREMANAREN IZAERA JURIDIKOA

Osakidetzarekin oposizio-lehiaketa bidez destino hutsak lortzen dituzten izangaien zerrenda estatutupekoa izango da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen arabera.

5.– LAN-BALDINTZAK

Ebazpen honetan ezarritako prozeduraren bidez destinoa betetzen hasten diren langileei hauek aplikatuko zaizkie: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta horretatik sortzen diren garapen-arauak; eta, Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzeko indarrean dagoen Akordioa ere. Era berean, esleituko zaien destinoko zerbitzu sanitarioetako erakundean indarrean dauden lan-baldintzen menpe jardungo dute langileek, eta dagozkion ordainsariak jasoko dituzte.

Kupoko eta zonako langileei dagozkien hautaketa-prozesuetan sartutako lanpostuak, hautaketa-prozesua amaitu ondoren, dagozkien Arreta Espezializatuko Zerbitzuetan sartuko dira. Destino horien esleipendunek estatutupeko langile finkoaren izaera hartuko dute, eta aurreko paragrafoan aipatutako araudia aplikatuko zaie.

6.– IZANGAIEN BETEKIZUNAK

6.1.– Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarrietan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, horiek kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dituzte.

6.2.– Honako hauek dira lehiaketa-oposizioaren prozeduraren bidez deitutako destinoak lortzeko baldintzak:

a) Nazionalitatea: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunaren arabera, langileen joan-etorri askea aplika dakiokeen Estaturen bateko nazionalitatea izatea.

Atal horretan jasotzen da, era berean, onartuak izan daitezkeela aurreko paragrafoan aipatzen diren nazionalen ezkontideak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, eta izangaiaren eta bere ezkontidearen ondorengoak, baldin eta bi ezkontideak ez badaude zuzenbidez bananduta, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, euren kargu bizi badira.

b) Adina: 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez gainditzea.

c) Titulazioa: deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo titulu horiek jasotzeko eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barruan ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, edo titulua ondorio profesionaletarako aitortzea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (otsailaren 21eko 103/2014 Errege Dekretuak aldatu zuen errege-dekretu hori), aplikatzekoak diren heinean.

Homologazio- edo aitorpen-prozesuaren ondoren lortutako titulazioak geroago aurkeztea onartuko da, betiere homologazio- edo aitorpen-eskabidea hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin bada. Egoera horretan gainditu duten izangaiek eskatutako titulazioa egiaztatu beharko dute destinoak aukeratzeko epea amaitu baino lehen.

d) Gaitasun psikofisikoa: destinoan normaltasunez jarduteko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Gaitasun hori egiaztatzeko, hautaketa-prozesua gainditu ondoren, azterketa medikoa egin beharko da horretarako zehaztuko den zentroan, eta baldintza hori bete beharko da lanpostuaz jabetu ahal izateko.

e) Diziplina-espediente bidez osasun-zerbitzu edo administrazio publiko batetik bereizita ez egotea, enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezi irmoa ez izatea, eta adingabeekin lanbidean jardutea eragozten duen kausaren batean ez egotea, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean ezartzen denaren arabera. Azken horren bidez Osakidetzako adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Bestalde, a) paragrafoan aipatutako beste estatu batzuetako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, edo Espainiakoaz gain beste nazionalitate bat dutenen kasuan, gainera, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta jatorrizko herrialdean edo nazionalak diren herrialdean funtzio publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez izatea, bai eta beren jatorrizko herrialdean edo nazionalak diren herrialdean lanbidean adingabeekin aritzea eragozten dien delituengatik epai irmo bidez kondenatuta ez izatea ere; hau da, 1996ko urtarrilaren 15eko Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aipatutako delituengatik kondenatuta ez egotea, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenarekin bat etorriz.

f) Esleitutako destinoan lanean hasten den unean indarrean dagoen araudiaren araberako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea bazter utzita.

Esleitutako destinoaz jabetu aurretik agintaritza eskudunak parte hartzen den kategoria/lanpostu funtzionalarekin bat datorren ohiko lanbideari dagokion ezintasun iraunkor absolutuko edo ezintasun iraunkorreko egoera onartzen badu, atal honetan ezarritako baldintza ez da beteko. Egoera horretan dagoen pertsonak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio egoera hori, ezintasun iraunkorra aitortzeko jakinarazpena jasotzen duenean.

g) Jabetzan lanposturik ez izatea estatutupeko langile finko gisa, lortu nahi den kategoria berean, edozein dela ere haren administrazio-egoera.

Oinarri hauetan arautzen den prozesuan zehar, plaza jabetzan lortzen baldin bada Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batean lortu nahi den kategoria bereko estatutupeko langile finko gisa, jakinarazi beharko zaio Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari gertatzen den unean.

h) Inskripzio-eskubideak ordaintzea: dagokion kategoriarako eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu izana inskripzio-eskubideak.

i) Sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik (sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen galbideratzea, bai eta gizakien salerosketa ere) epai irmo bidez kondenatua ez izatea, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera (lege horrek Prozedura Zibilaren Legea eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen ditu).

j) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza betetzen dela, hizkuntza-eskakizuna barne, hori sartzeko baldintza den kasuetan.

7.– DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako destinoetara aurkezten direnek aitortuta izan beharko dute izaera hori, eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izan beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunetik aurrerako ondorioekin. Egoera hori administrazioaren organo eskudunak (foru-aldundien sail eskudunak, Imsersok edo baliokideak) emandako desgaitasuneko aitorpen-ebazpenaren fotokopia konpultsatuaren bidez egiaztatuko da.

Era berean, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako destinoetara aurkezten direnek aitortuta izan beharko dute baldintza hori (kupo-adimen-desgaitasuna), eta horrek ondorioak izango ditu eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, eta agiri bidez egiaztatu beharko dute hori hautaketa-prozesuan izena emateko epean eta, salbuespen gisa, epe hori amaitu eta hurrengo hilabetean. Aipatutako egoera Administrazioaren eskudunak (Foru Aldundien sail eskuduna, Imserso edo baliokideak) emandako adimen-desgaitasuneko aitorpen-ebazpenaren fotokopia konpultsatuaren bidez egiaztatuko da.

Desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetako destinoetan parte hartzen dutenek (adimen-desgaitasunaz bestelako edozein desgaitasun) desgaitasuna aitortuta izan beharko dute eskabideak aurkezteko epearen azken egunetik aurrera, eta agiri bidez egiaztatu beharko dute hori 12.5.2 oinarrian ezarritako epean.

Desgaitasuna legez aitortuta duten pertsonak gainerako izangaien baldintza berdinetan onartuko dira hautaketa-prozesuan.

8.– BARNE-SUSTAPENEKO TXANDA

Hautaketa-prozesuetan barne-sustapeneko txanda mugatu bidez parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da 6.2 oinarrian jasotako baldintza orokorrak betetzeaz gain beste hauek ere betetzea:

a) Langile finkoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea aukeratu duen kategoria ez den beste kategoria batean eta, hala badagokio, lanpostu funtzional batean, betiere sartzeko eskatzen den titulua jatorrizko kategoriaren kategoria berekoa edo goragokoa bada; egoera horretan jarraitu beharko du esleitzen zaion destinoaz jabetu arte.

Kategoria desberdintzat hartzen dira titulazio akademiko edo espezialitate jakin bat izatea eskatzen ez dutenak eta hautaketa-prozesu bereizien bidez sartzen direnak, edo espezialitate bera eskatu arren, eremu asistentzial desberdinetakoak direnak (lehen mailako arreta edo arreta espezializatua).

b) Osakidetzako langile finko gisa jatorrizko kategorian eta, hala badagokio, lanpostu funtzionalean bi urteko zerbitzua bete izana.

Ezin izango dute txanda honetan parte hartu kategoria eta lanpostu funtzional bereko langile finkoak diren izangaiek.

Izangaiak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez baditu, bere eskabidea txanda librean sartuko da automatikoki.

9.– ESKABIDEAK

9.1.– Eskabideak aurkezteko lekua eta modua.

Hautaketa-prozeduretan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bidez egin beharko dute, Osakidetzaren web-orrian dagoen eskabidea betez. Horretarako helbidea hauxe da: www.osakidetza.euskadi.eus

Salbuespenez, ondoko tokietan eskabidea aurkezteko egokituko diren lekuetara joanda egin ahal izango da:

– Bilbo.

– Donostia / San Sebastián.

– Vitoria-Gasteiz.

eta horiek zehatz-mehatz non dauden komunikabideetan eta Osakidetzaren webgunean jakinaraziko da.

Eskabidea Internet bidez betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren KZgunea zentro publikoak erabili ahal izango dira, eta zentroen zerrenda helbide honetan kontsultatu ahal izango da: www.kzgunea.net

Prozesuan onartua izateko, eskabideak epe barruan eta behar den eran aurkeztu behar dira, aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan, eta inskripzio-eskubideak ordaindu behar dira.

9.2.– Inskripzio-eskubideak ordaintzea.

Deialdi honen 6.2.h) oinarrian aurreikusitako baldintza betetzeko, inskripzio-eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira honako erakunde laguntzaile hauetan: Kutxabank, Euskadi Kutxa/Caja Laboral, La Caixa eta BBVA. Erakunde horien sukurtsaletan ordaintzea aukeratuz gero, eskabide-orria aurkeztu beharko da finantza-erakunde laguntzailean, eta erakunde horrek, ordainketa egin ondoren, mekanikoki baliozkotuko du.

Internet bidez ordaintzea aukeratuz gero, eskabidean inskripzio-eskubideak ordaintzeko aurreikusitako atalak bete beharko dira.

Eskabidea betetzeko, inskripzio-eskubideak ordaindu beharko dira dagokion zenbatekoan, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoak jasotzen dituen ebazpenean xedatutakoaren arabera eta arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Inskripzio-eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barnean ordaindu ezean, izangaia prozesutik kanpo geratuko da. Aurrekoa gorabehera, izangaiak zuzendu ahal izango du 11.1 oinarrian aurreikusitako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen duen Ebazpenaren aurkako erreklamazioa egiteko epearen azken egunera arte ordaindutako zenbatekoan egindako akatsa.

9.3.– Epea.

Izangaiek hilabeteko epea izango dute eskabidea 9.1 oinarrian ezarritakoaren arabera aurkezteko eta inskripzio-eskubideak ordaintzeko, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori deialdiaren azken eguneko 14:00etan amaituko da. Salbuespen gisa, deialdiaren inguruabarrek hala eskatzen dutenean, hilabeteko epea ezarri edo luzatu ahal izango da oinarri espezifikoak jasotzen dituen ebazpenak ezartzen duen epean.

9.4.– Egokitzapen teknikoak.

Desgaitasuna legez aitortuta duten pertsonek eskabidean adierazi beharko dituzte hautaprobak egiteko beharrezkotzat jotzen dituzten egokitzapen teknikoak, eta ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduaren eranskinean jasotako aurreikuspenak aplikatu ahal izango dira (agindu horren bidez, desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetan denbora gehigarria egokitzeko irizpide orokorrak ezartzen dira), betiere desgaitasuna zuzenean lotuta badago proba honekin:

Hautaketa-probak egiteko eskatzen diren egokitzapen teknikoak baloratzeko asmoz, desgaitasuna legez aitortuta dutenek Administrazioko organo eskudunak eman duen eta desgaitasuna aitortzen dion ebazpenaren fotokopia aurkeztu beharko dute eta egokitzapen teknikoak baloratzeko beharrezkoak iruditzen zaizkien txosten mediko guztiak.

9.5.– Oposizio-fasea zein hizkuntza ofizialetan egin nahi den aukeratzea.

Izangaiek eskabidean adierazi beharko dute oposizio-faseko probak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten, eta aukera hori loteslea izango da. Atal hori ez bada betetzen, probak gaztelaniaz egin nahi direla ulertuko da.

9.6.– Eskabidean jarritako jakinarazpen- eta komunikazio-baliabideak.

Eskabidean ageri den helbidea bakarrik hartuko da kontuan jakinarazpenetarako.

Eskabidean helbide elektronikoa edo telefono mugikorreko zenbakia adierazten duten izangaiek hura erabiltzeko baimena ematen diote Osakidetzari, hautaketa-prozesuan zehar egin ditzakeen jakinarazpenetarako.

Izangaiarena berarena bakarrik izango da erantzukizuna, baldin eta adierazitako helbidean, posta elektronikoan eta telefono-zenbakian akatsak badaude eta, horiek aldatu arren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari jakinarazten ez badio.

9.7.– Datu pertsonalak babestu eta kudeatzea.

Oinarri hauen xede den edozein hautaketa-prozesutan parte hartzeak berekin dakar eskabidean jasotako eta eskatzaileak prozesuaren askotariko faseetan adierazitako datu pertsonalak tratatu eta egiaztatzea.

Osakidetzak behar diren egiaztapenak egin ditzake eskatzaileak adierazitako datu pertsonalak zuzenak diren egiaztatzeko, eta, horrela, izangaiak deialdietan parte hartzeko baldintzak betetzen dituen zehazteko eta nortasun-datuak, prestakuntza-maila eta euskara-maila egiaztatzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz.

Eskatzaileak aukera du Osakidetzari baimenik ez emateko deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan eta aplikatu beharreko bestelako araudietan ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko datuak eta dokumentuak kontsultatzeko, eta uko hori eskabidean adierazi beharko du. Halakoetan, gainera, izangaiak egiaztatu beharreko baldintzen frogagiriak aurkeztu beharko ditu oinarrietan ezarritako moduan eta epean. Uko eginez gero, komeni da interesdunak aurka egiteko arrazoiak justifikatzea (Datuak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 21. artikulua).

Nolanahi ere, Osakidetzak eskubidea izango du interesdunari eskatzeko oinarrietan eta aplikatzekoak diren beste arau batzuetan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko, baldin eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatzea ezinezkoa izan bada.

Hautaketa-prozesuaren faseen behin-behineko eta behin betiko emaitzen jakinarazpena aldizkari ofizialetan eta webgunean argitaratuko da. Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuak publizitatearen printzipioaren bidez arautzen da.

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betez, oinarri hauetan aipatzen diren hautaketa-proben esparruan tratatutako datu pertsonalei buruzko informazio hau ematen da:

– Tratamenduaren izena Selección y Provisión de Puestos de Trabajo da.

– Tratamenduaren arduraduna hau da: Osakidetza – Giza Baliabideen Zuzendaritza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz.

– Osakidetzako Datuak Babesteko ordezkaria: harremanetarako datuak Araba Kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, DBO-DPD@osakidetza.eus

– Tratamenduaren helburua da lanpostuen hautaketa eta horniketa kudeatzea.

– Datuak gordetzeko epea iraunkorra da.

– Tratamenduaren oinarri juridikoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoaren arabera.

– Hartzaileak administrazioak dira, erregistroetan egiazta dezaketenak izangaiek eskabidean eta prozesuaren askotariko faseetan adierazitako datu pertsonalen zehaztasuna, deialdietan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten ala ez zehazteko helburuaz.

– Interesdunak datuetara sartzeko eta haiek zuzendu edo ezabatzeko, eta tratamendua mugatzeko edo horri uko egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu idazki bat bidalita helbide honetara: Osakidetza – Giza Baliabideen Zuzendaritza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Idazkiarekin batera, NANaren edo beste nortasun-dokumentu baliokide baten kopia bidali beharko du.

– Datu pertsonalak biltzen zaizkien pertsonek Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakete, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan organo arduradunaren edo tratamenduaren arduradunari erreklamazio bat aurkeztu aurretik.

Interesdunak, halaber, eskubidea du Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko.

Osakidetza Ente Publikoko tratamendu honi eta datu pertsonalen babesari buruzko beste alderdi interesgarri batzuen inguruko informazioa dago webgune honetan:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/protecciondatos/

http://www.osakidetza.euskadi.eus/datuenbabesa

10.– PROZEDURATIK BAZTERTZEKO KASUAK

Eskabidean edo aurkezten den dokumentazioan datu faltsuak ematen badira, edo oposizio- edo lehiaketa-fasean aurreikusitako probak baliogabetzen dituen edozein jarduketa bidegabe egiten bada, aurrez kontraesaneko espedientea eginda, deialdi honetan parte hartzeko eskaera egin duen hautaketa-prozesu guztietatik izangaia baztertuko da, eta parte hartu duen faseetako edozeinetan lortutako emaitzak baliogabeak izango dira, bai eta aldi baterako kontratazio-zerrendetatik eratorritako aldi baterako kontratazio-zerrendetatik eratorritakoak ere, eskaintzari kalterik eragin gabe. Era berean, izangaiaren osasun-egoerari buruzko osasun-azterketa egitean ematen duen informazioa gezurrezkoa izatea ere gerora sortutako baztertze-kasutzat hartuko da, baldin eta informazio horrek izangaiaren azken gaitasun-ziurtagiria baldintza badezake.

11.– OPOSIZIO-LEHIAKETAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA

11.1.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emango du, eta, bertan, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartuko du, eta, hala badagokio, baztertzeko arrazoia eta parte hartzea eskatzen den txanda adieraziko ditu, bai eta oposizio-fasea egiteko aukeratutako hizkuntza ofiziala ere. Hamar egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko eta eskabidea zuzentzeko. Ebazpena Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

11.2.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena emango du, eta, bertan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartuko du, eta, hala badagokio, baztertzeko arrazoia eta parte hartzea eskatzen den txanda adieraziko ditu. Ebazpena Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

12.– OPOSIZIOALDIA

12.1.– Hautaketa-probak egitea.

Hautaketa-probak egiteko deialdia Osakidetzaren webgunean eta hedapen handiena duten komunikabideetan argitaratuko da, eta bertan eguna, ordua eta tokia adieraziko dira. Deialdi bakarra egingo da hautaketa-probak egiteko. Epaimahai kalifikatzaileak, hautaketa-probetan, aukera eta tratu berdintasuna bermatzeko, proba ezberdinen deialdiaren baldintzak egokitu ahalko ditu, pertsonak probara haurdun daudelako, erditu dutelako, gaixo daudelako edo osasuneko beste eragozpen larriak dituztelako ezin badira joan. Aipatutako egoera epaimahaiari jakinarazi beharko diote proba egin aurretik eta egiaztagiri medikoaren bidez frogatu beharko dute.

Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpenaren arabera prozesuan onartutakoen artean agertzen diren izangaiak ere joan ahal izango dira probetara, bai eta, baztertutakoen artean egon arren, deitutako ekitaldian gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela egiaztatzen dutenak ere, aurkaratzearen ebazpen irmoan zehaztutakoaren arabera.

Gora jotzeko errekurtso horrekin batera, eskabidearen kopia eta inskripzio-eskubideengatiko ordainketa gisa egindako diru-sarreraren frogagiria aurkeztu beharko dira.

Izangairen bat onartuen eta baztertuen zerrendan azaltzen ez bada, eskabidearen ale bikoiztuaren kopia eta inskripzio-eskubideengatik egindako diru-sarreraren ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko ditu errekurtsoarekin batera.

Identifikatzeko, Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.

12.2.– Oposizioaldiaren edukia.

Oposizioaldia deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan jasotako ariketek osatuko dute.

Barne-sustapeneko sistemaren bidezko oposizio-faseak sarbide libreko sistemaren bidezko hautaketa-proben oposizio-fasearen eduki bera izango du.

12.3.– Oposizioaldiaren balorazioa.

12.3.1.– Oposizioaldiaren balorazio orokorra.

Proba bakoitza baztertzailea izango da, eta 0 eta 100 puntu arteko balioa izango du. Horietako bakoitzean, gutxienez, 50 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Puntuazio hori ariketa bakoitzaren % 50 izango da.

Oposizioaldiko azken puntuazioa zenbatzeko batezbesteko aritmetikoa egingo da. Horretarako, zatiketa egingo da izangaiek lortutako puntu guztien eta proba guztien kopuruaren artean. Oposizioaldia gainditutzat emateko, izangaiek, gutxienez, 50 puntu lortu beharko dituzte, alegia, oposizioaldiaren % 50.

Aukerako erantzunak dituzten galderei erantzuteko probetan, okerreko erantzunek ez dute zigorrik jasoko.

Lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa ezin izango da aplikatu oposizio-fasea gainditzeko. Hautaketa-probak derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango dira.

12.3.2.– Mediku kategoriako oposizioaldia baloratzea.

Deitzen diren Mediku Fakultatibo Espezialisten lanpostu funtzional ezberdinetako Mediku kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Aurretik aipatutakoa ez zaie Mediku Fakultatibo Espezialisten hautatze-prozesuei aplikatuko, dagokien oinarri espezifikoen arabera, oposizioaldia ariketa bakarraz osatuta badago. Horretarako, batez besteko haztatua formula honen arabera lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.

12.4.– Hautaketa-proben emaitzak argitaratzea.

Ariketa bakoitza egin eta Epaimahai Kalifikatzaileak zuzendutakoan, Giza Baliabideen Zuzendaritzak Osakidetzaren webgunean argitaratuko ditu izangaien emaitzak.

Oposizioaldiak ariketa bat baino gehiago badu, lehenengo ariketara aurkeztutako izangai guztiak onartuko zaizkio besteari.

12.5.– Oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

12.5.1.– Argitaratzea.

Hautaketa-probak egin ondoren, epaimahaiak fase hau gainditu dutenen zerrenda egin eta onartuko du, puntuazioaren arabera. Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Osakidetzaren webgunean argitaratzeko aginduko du.

Izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko, Giza Baliabideen zuzendariari zuzendutako idazki baten bidez. Epaimahai kalifikatzaileak nahitaezko txostena eman ondoren, Giza Baliabideen zuzendariak ebatziko ditu erreklamazioak.

Erreklamazio horiek Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenaren bidez ebatziko dira. Ebazpen horrek izangaien behin-behineko zerrendaren ebazpena argitaratzeko agintzen du, azken puntuazioaren arabera, lehiaketa- eta oposizio-faseetan lortutako puntuazioak bereizita.

12.5.2.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute, oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda jasotzen duen ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, deialdian parte hartzeko eskatutako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa eta balora daitezkeen merezimenduak aurkezteko, oinarri hauetan, oinarri espezifikoetan eta kategoria bakoitzeko oposizioaldiko gainditutakoen zerrenda jasotzen duen ebazpenean zehaztutako baldintzetan.

Gainditu duten izangaiek ez dute aurkeztu beharrik izango Osakidetzako web-orrian eskuragarri jarriko zaien informazio elektronikoan jasotako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa, gainditu dutenen zerrendarekin batera.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, Osakidetzako web-orrian interesdunen eskura jarriko dira onartutakoen zerrenda, onartutakoen zerrendan agertzen diren izangaiek Osakidetzan emandako zerbitzu-aldiak, Osakidetzak jada erregistratutako beste administrazio batzuetan emandakoak, Osakidetzaren esku dauden hizkuntza-eskakizunei dagozkien datuak eta IT Txartelaren bidez egiazta daitezkeen informatika-ezagutzei dagozkien datuak, 10 egun balioduneko epean erreklamatu ahal izango direnak.

Barne-sustapeneko txandan parte hartzeari dagokionez, txanda horretan parte hartzen dutenak salbuetsita daude 8. oinarrian eskatutako betekizunei buruzko dokumentazioa egiaztatzetik, baina txanda aukeratu dutela adierazi beharko dute hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidean.

Modalitate hauetakoren baten bidez parte hartzen dutenek hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidean bakarrik adierazi beharko dute modalitatea aukeratu dutela:

a) 1984a baino lehenagoko goi-mailako teknikarien eginkizunetan diharduten erizaintzako laguntzaileen modalitatea, Teknikari Espezialista Sanitarioen deialdietan.

b) Osasun mentaleko lanpostu funtzionala betetzen duen titulua duen erizainaren modalitatea, Osasun mentaleko Erizainaren deialdian.

Dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako baten batean aurkeztu beharko da. Beste hizkuntza batean idatzitako beste dokumenturen bat kontuan hartzea nahi bada, dokumentuarekin batera, zinpeko itzulpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

Osakidetzak lehen paragrafoan adierazitako epean gaindituen eskura jarritako informazioan jasotzen ez diren betekizun eta merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri espezifikoetan eta kategoria bakoitzeko oposizioaldiko gaindituen zerrenda jasotzen duen ebazpenean adierazten den moduan, eta honela:

a) Fotokopia soil baten bidez, NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.

b) Titulazioa: erregistro informatiko bidez, www.osakidetza.euskadi.eus helbide elektronikoan adierazten den aplikazioan, kategoria/lanpostu funtzional bakoitzean sartzeko eskatzen diren titulazioak, oinarri espezifikoetan eskatzen denaren arabera, edo, bestela, hautaketa-prozesu honetan kategoria/lanpostu funtzionalaren eskabideak aurkezteko epearen barruan titulazio horiek emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, betiere titulazio horiek Osakidetzak onartutako pertsonen eskura jarritako informazioan jasota ez badaude.

Kontuan izan behar dute 6.2.c) oinarrian aurreikusitako eragin profesionaletarako titulazioa homologatzeko edo aitortzeko prozesuan dauden pertsonek homologazio edo aitortze eskaeraren fotokopia soila aurkeztu beharko dutela, homologatzeko edo aitortzeko eskaera hori hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin zela egiaztatzeko.

c) Desgaitasuna: fotokopia konpultsatuaren bidez, desgaitasuna aitortzen duen ebazpena, bestelako desgaitasunen kupoan parte hartzen duten pertsonentzat (adimen-desgaitasuna ez den beste edozein desgaitasun).

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, hautaketa-prozesuan adimen-desgaitasuna ez den bestelako desgaitasunen kupoaren bidez (kupoa-bestelako desgaitasunak) izena emateko eskaera aurkeztu eta une honetan hori egiaztatzen ez duen izangaiarentzat, eskaera sarbide orokorreko modalitatean sartuko da, horretarako baldintzak betetzen baditu.

d) Hizkuntza-eskakizuna: hizkuntza-eskakizuna www.osakidetza.euskadi.eus helbide elektronikoan adierazten den aplikazioan erregistro informatikoa eginez.

Hizkuntza-eskakizuna honela tratatuko da hautaketa-prozesuan:

– Merezimendua: oinarri espezifikoetan ezarritako baldintzetan baloratuko dira. Merezimendutzat hartuko da dagokion deialdia gainditu dutenen zerrenda jasotzen duen ebazpena argitaratzen denean aurreikusitako epearen barruan behar bezala egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna, edo hautaketa-prozesu honetan dagokion kategoriarako berariaz deitutako egiaztapen-proben bidez lortutakoa.

– Eskakizuna: derrigortasun-data igarota duten lanpostuak eskuratzeko baldintzatzat hartuko da, eta 14. oinarrian aurreikusitako destinoak aukeratzeko epea amaitu arte aurkeztu ahal izango da.

Ikasketa ofizialak euskaraz egin dituztela eta haien ezagutzaren egiaztatzetik salbuetsita daudela alegatzen dutenek, euskaraz eginiko ikasketa ofizialak aitortzen dituen 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, salbuespen-ziurtagiriaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Euskara-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasun-araubidea eta euskararen ezagutza egiaztatzetik salbuesteko kasuak honako hauek dira: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena; 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena; 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua aldatzen duena; eta, 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

e) Beste baldintza batzuk: erregistro informatiko bidez, www.osakidetza.euskadi.eus helbide elektronikoan adierazten den aplikazioan, edo fotokopia soil baten bidez, parte hartzen den kategoria/lanpostu funtzionala betetzeko oinarrietan edo indarreko araudian eskatzen den beste edozein betekizun.

f) Lan-esperientzia: jatorrizko egiaztagiria edo notarioak emandako jatorrizko kopia aurkeztea. Egiaztagiriak zehaztapen hauek jaso beharko ditu: kategoria, lotura juridikoa, taldea, lan egindako aldien hasiera (eguna, hila, urtea) eta amaiera (eguna, hila, urtea). Egiaztagiriak kasuan kasuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak edo organo eskudunek emandakoa izan beharko du, Ebazpenaren II. eranskineko ereduari jarraituz edo dagokion Administrazio Publikoak horretarako duen ereduaren arabera, baina betiere lan egindako aldien hasiera eta amaierak arestian ezarri den bezala xehaturik. Era berean, dokumentua Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofizialetako batean egin ez denean, dagokion zinpeko itzulpena erantsi beharko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluarekin bat etorriz.

Osakidetzatik kanpo egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagirian baliatu nahi diren kategoria/lanpostu funtzionalaz bestelako lanpostu batean egindako zerbitzuak agertzen badira, izangaiek egiaztatu beharko dute lanpostu hori baliatu nahi duten kategoria/lanpostu funtzionalaren baliokidea dela. Horretarako, erakunde eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hurrengo paragrafoetan adierazitako baldintzetan.

Erakundeko erakunde eskudunak ziurtatu beharko du ziurtagirian agertzen den lanpostua izangaiak baliatu nahi duen kategoria/lanpostu funtzionalaren baliokidea dela, ziurtagiria ematen duen erakundeko lanpostuen zerrendan izen bereko lanpostu bat dagoen kasuetan. Era berean, ziurtagirian aipatzen den lanpostua eskuratzeko eskatzen diren titulazio-eskakizunak jasoko dira, baita bertan betetzen diren funtzioak eta zereginak ere.

Ziurtagiria ematen duen administrazioko lanpostuen zerrendan ez badago izangaiak baliatu nahi duen kategoria/lanpostu funtzionalaren izen bereko lanposturik, organo eskudunak emandako ziurtagirian jasoko da inguruabar hori, eta adieraziko da zer titulazio-eskakizun eskatzen diren ziurtagirian agertzen den lanpostua eskuratzeko, bai eta zer funtzio eta zeregin bete dituen ere.

Autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek Osakidetzatik kanpo emandako zerbitzuen kasuan, kontuan hartuko dira osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen lanbide-kategorien baliokidetasunen katalogo homogeneoa arautzen duen martxoaren 13ko 184/2015 Errege Dekretuan jasotako kategorien baliokidetasunak.

Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako osasun-zerbitzuen erakundeetan emandako zerbitzuak baloratzeko, erakunde horretako erakunde eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, osasun-zerbitzuen erakundea osasun-sistema publikokoa dela jasotzen duena.

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluan sartzen ez diren erakundeetako lan-legepeko kontratudun langileek emandako zerbitzuak –aipatutako Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen direnak– baloratzeko, erakundeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, erakundea Estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko sektore publikoko erakunde gisa kalifikatzen duen araudi espezifikoa aipatuta, eta erakundeak urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52., 53., 54., 55. eta 59. artikuluetan jasotako printzipioak aplikatzen dituela egiaztatuta.

g) Eskabide bidez, lanbide-esperientziaren lotura, 13.1.1 oinarrian xedatutakoaren arabera.

h) Oinarri espezifikoetan jasotako baremoen arabera balora daitezkeen gainerako merezimenduak, fotokopia soil bidez.

Informatikako ezagutzekin lotuta, ez dute informatikako ezagutzekin lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko horien ziurtagiria Informazioaren Gizarteko Euskadiko Planean jasotako edozein KZguneren bidez lortu duten izangaiek. Salbuespen horren barruan sartzen da sistema berak lortutako informatika-ezagutzak egiaztatu beharra, eskakizuntzat jotzen diren kategorietan. Bi kasu horietan, parte hartzeko eskabidea betetzean, ulertzen da dagokion kategorian hautaketa-prozesua gainditu duten izangai guztiek Osakidetzari berariazko baimena ematen diotela dagozkien erregistroetara sartzeko.

12.5.3.– Kategoria bakoitzeko oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda jasotzen duen ebazpenean berariaz ezarriko da 12.5.2 atalean adierazitako baldintzak eta merezimenduak aurkezteko modua. Zehazten diren deialdietan, dokumentazioa aurkezteko epea amaitu arte Curriculum Vitae aplikazioan sartu diren baldintzak eta merezimenduak 14. oinarrian aurreikusitako destino-eskubidea duten izangaien zerrendan sartzen direnek soilik egiaztatu beharko dituzte, Osakidetzak baliozkotu ditzan.

12.5.4.– Osakidetzako Zuzendaritzak eta Epaimahai Kalifikatzaileak, hautaketa-prozesuaren edozein unetan, izangaiei alegatutako eskakizunak eta merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa eskatu ahalko dietela.

12.6.– Oposizio-fasean nota gordetzeko aukera hautatzea.

Parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eta 2016-2017ko eta 2018-2019ko EPE-etan parte hartu duten pertsonek honako aukera hauetako bat baliatu ahal izango du:

A aukera.– 2018-2019ko EPErako gordetzea 2016-2017ko EPEko hautaketa-prozesuko oposizio-fasean lortutako nota. Horretarako, aukera hori baliatzen duen pertsonak honako baldintza hauek guztiak bete beharko ditu:

a) 2016-2017ko EPEko oposizio-fasea gainditu izana.

b) 2018-2019ko EPEan izena ematea eta tasak ordaintzea.

c) 2016-2017ko EPEko nota gordetzeko aukera berariaz adieraztea 2018-2019ko EPEan parte hartzeko eskabidean.

Kasu horretan, 2018-2019ko EPEko oposizio-faseko probak edozein arrazoirengatik egiten dituenari B aukeraren tratamendua aplikatuko zaio, eta, beraz, zuzenean esleituko zaio hautaketa-prozesu horien oposizio-fasean lortutako notarik altuena, betiere faseak gainditzen baditu.

B aukera.– 2016-2017ko EPEko eta 2018-2019ko EPEko oposizio-faseko probak egitea. Ondoren, 2018-2019ko lan-eskaintza publikoan, zuzenean esleituko zaio hautaketa-prozesu horietako oposizio-fasean lortutako notarik altuena. Aukera hori baliatu ahal izateko, 2016-2017ko eta 2018-2019ko EPE-ei dagozkien hautaketa-prozesuak gainditu behar ditu izangaiak.

Hala ere, B aukera hautatu eta 2018-2019ko EPEko oposizio-faseko azterketa egiten ez duenari A aukeran ezarritako nota gordetzeko irizpideak aplikatuko zaizkio, betiere 2016-2017ko EPEko oposizio-fasea gainditu bazuen.

Nolanahi ere, aukera horiek 2018-2019ko EPEaren deialdian baino ez dira aplikatuko, baldin eta gai-zerrendaren eta ariketen edukia eta horiek kalifikatzeko modua analogoak badira.

12.7.– Oposizioaldiko nota gordetzeko aukera aplikatzeko, beharrezkoa izango da interesdunak txanda berean parte hartzea (barne-sustapena ala txanda librea), eta, hala badagokio, desgaitasun-kupo berean (adimen-desgaitasuna edo bestelako desgaitasunak) prozesu bietan, bai 2016-17ko EPEan, bai 2018-2019koan.

12.8.– 2018-2019ko EPEan 2016-2017ko EPEan lortutako oposizio-faseko nota gordetzeko aukera aplikatzeko, izangaiek oinarri hauetan ezarritako parte hartzeko baldintzak bete behar dituzte: 6.2. a) Nazionalitatea, b) Adina, c) Titulua, e) Banandua ez egotea eta desgaitua ez egotea, g) Ez izatea estatutupeko lanposturik jabetzan eta h) Aipatutako 2016-2017ko EPE hautaketa-prozesuan izena emateko eskubideak ordaintzea.

12.9.– Parte hartzeko eskabidean B aukera hautatu eta 2018-2019ko EPEko oposizio-faseko proba egitera joaten diren izangaiei edo A aukera hautatu eta aipatu probara joaten direnei, behin azterketa-gunean identifikatu ondoren, ez zaie inola ere A aukera aplikatuko, eta ulertuko da 2018-2019ko EPEko oposizio-faseko azterketa egin dutela, B aukeran jasotakoari jarraikiz.

Izangaiak, azterketa-gunean identifikatu ondoren, ezin izango dira atera azterketa-gunetik erantzun-orria entregatu gabe.

13.– LEHIAKETALDIA

13.1.– Lehiaketaldia baloratzea:

Egiaztatutako merezimenduak deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoekin batera doan baremoaren baldintzen eta mugen arabera baloratuko dira, honako irizpide orokor hauen arabera:

13.1.1.– Lan-esperientzia:

Oro har, parte hartzen duen kategoria/lanpostu funtzional berean egindako zerbitzuak baloratuko dira, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetako esperientzia profesionaleko baremoan ezarritakoaren arabera.

Osakidetza ez diren beste administrazio publikoetan emandako zerbitzuen kasuan, adierazitako lanpostuak ez direnetan emandako zerbitzuak baloratuko dira baldin eta oinarri hauetako 12.5.2.f) atalean ezarritako moduan eta epean egiaztatzen bada lanpostu hori lortu nahi den kategorian/lanpostu funtzionalean sartzen dela edo horren baliokidea dela.

Deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetako lan-esperientziaren baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko dira Osakidetzako eta Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek, funtzionarioek eta lan-legepeko kontratudun langileek emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandako zerbitzuak ere.

Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun-zerbitzuetako erakundetzat hartuko dira osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren osasun-zerbitzuetako osasun-zentro eta -erakundeak.

Zerbitzuak Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eman badira, oinarri hauetako 12.5.2.f) atalean ezarritako moduan eta epean egiaztatu beharko dira.

Administrazio publikoko funtzionarioek eta lan-legepeko kontratudun langileek emandako zerbitzuak deialdi bakoitzeko lan-esperientziaren baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko dira. Ondorio horietarako, administrazio publikotzat hartuko dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren erakundeak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak ere administrazio publikotzat joko dira.

Era berean, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluan sartuta ez dauden erakundeetako lan-legepeko kontratudun langileek emandako zerbitzuak baloratuko dira, baldin eta egiaztatzen bada, oinarri hauen 12.5.2.f) apartatuan ezarritako moduan eta epean, Estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko sektore publikokoak direla, eta 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren) 30 artikuluko langileen hautaketako 52., 53., 54., 55. eta 59. artikuluetan jasotako printzipioak aplikatzen direla.

Dena delako kategorian/lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortzen den egunetik aurrera egin diren zerbitzuak baino ez dira baloratuko.

Dagokion kategorian/lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulazioa lortzen den egunetik aurrera egindako zerbitzuak bakarrik baloratuko dira.

a) Zerbitzuak eman direneko kategoria titulazio bera eskatzen duen beste batean integratu bada, horiek guztiak kategoria/lanpostu funtzional berrian eman izan balira bezala zenbatuko dira.

b) Arauak aldatzeagatik edo titulazioa gerora ez izateagatik desagertzeko sekuentziarekin aukeratu ezin diren kategorietan emandako zerbitzuen kasuan, izangaiak berariaz eta modu loteslean aukeratu beharko du zerbitzu horiek baloratu behar diren kategoria/lanpostu funtzionala, baldin eta aukeratutako kategoria lanbide-talde berekoa edo beheragoko hurrengo taldekoa bada eta zerbitzu horietan sartzeko behar besteko titulazioa badu, eta esperientzia % 75eko ehunekoan zenbatuko da.

c) Hainbat kategoriatan zatitu den kategoria batean emandako zerbitzuen kasuan, izangaiak zerbitzu horiek zenbatu behar diren kategoria/lanpostu funtzionala aukeratuko du, baldin eta sartzeko behar besteko titulazioa badu.

Izangaiak egindako aukera, b) eta c) apartatuetan aipatzen dena, loteslea izango da, halaber, Enplegu Eskaintza honetatik eratorritako etorkizuneko prozesuetarako, hurrengo aldi baterako kontratazio-zerrendak egitea barne. Lotura-aukera hori dokumentazioa aurkezteko 12.5.2 oinarrian ezarritako 10 egun balioduneko epean egin beharko da, oinarri hauetan, oinarri espezifikoetan eta kategoria bakoitzeko gaindituen zerrenda jasotzen duen ebazpenean zehaztutako baldintzetan.

13.1.2.– Prestakuntza.

Prozesuan parte hartzen duten pertsonek alegatutako prestakuntza-merezimenduak autobarematu ahal izango dituzte, zehazten diren kategorietan, horretarako gaitzen den aplikazio informatikoaren bidez.

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera baloratuko dira:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Oinarri espezifikoek hala xedatzen duten deialdietan espediente akademikoa baloratuko da.

b) Graduondoko prestakuntza:

Oinarri espezifikoetan jasota duten deialdietan, atal honetan, egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

– Cum laude doktorea.

– Doktorea.

– Graduondoko masterra.

– Unibertsitate-aditua.

– Unibertsitate-espezialista.

– Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan.

– Doktoretza-ikastaroak.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula)

Era berean, oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera, maila akademiko bereko beste titulazio batzuk ere baloratu ahal izango ditu epaimahaiak, baldin eta bete beharreko lanpostuaren eginkizunekin eta zereginekin zerikusia badute.

c) Prestakuntza espezializatua.

d) Etengabeko prestakuntza:

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduera.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena.

g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemana): oinarri espezifikoek hala aurreikusten duten deialdietan baloratuko dira, eta horietan ezartzen den puntuazioaren arabera. Hizkuntza bakoitzeko 1,5 puntu lortu ahal izango dira, eta gehienez ere 3 puntu lortu ahal izango dira.

Merezimendu hori hizkuntza eskolaren edo baliokideren baten ziurtagiria aurkeztuz akreditatuko da.

I) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta bere baliokideen C-2 eta C-1 mailako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

II) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta bere baliokideen B-2 eta C-1 mailako tituluengatik 1 puntu emango da.

III) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta bere baliokideen B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

IV) Ingeles, frantses eta alemaniar filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.

Ebazpen honen III. eranskinean aurreikusitako tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2, C-1, B-2 eta B-1 mailen baliokidetzat joko dira.

Hizkuntzari berari dagozkion hainbat titulu akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

h) Informatikako ezagutzak.

Oinarri espezifikoek hala xedatzen duten kategorietan oposizio-faseko ariketatzat hartzeaz gain, informatika-maila jakin bat egiaztatzea merezimendutzat hartuko da, Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgunearen zentro publikoetan eskaintzen dituen moduluak lortzeko proba gaindituz, honela:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 Oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 Maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 Maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 Oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000 XP/2003/2007/2010 Maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000 XP/2003/2007/2010 Oinarrizko maila: 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 Maila aurreratua: 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 Maila bakarra: 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 Maila bakarra: 0,50 puntu.

– Oinarrizko Internet: 0,25 puntu.

– Internet aurreratua: 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da. Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena. Moduluak ez dira baloratuko oinarri espezifikoren bat izangaien betekizun gisa jasotzen duten kategorietan.

Era berean, eta eskakizuna den kategorietarako izan ezik, merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikastetxe publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20 eta 29 ordu bitarteko ikastaroak: 0,10 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,15 puntu.

– 50 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,25 puntu.

Merezimendu honekin gehienez 2 puntu lor daitezke.

13.1.3.– Euskara: oinarri espezifikoetan ezarritako baldintzetan baloratuko dira. Merezimendu gisa balioztatuko da aurreikusitako epean behar bezala egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna, edota hautaketa-prozesu honen barruan dagokion kategoriarako berariaz deitutako egiaztapen-probetan lortutakoa.

13.2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea, horretarako deitutako egiaztapen-proben bidez.

Hala nahi duten izangaiek euskararen ezagutza egiaztatu ahal izango dute, hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deitzen zaien proba eginez.

Deialdi horretan parte hartu ahal izateko, izangaiek dagokien bakardadea egin beharko dute lortu nahi dituzten hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiaren unean.

Euskararen ezagutza betekizuna ez den lanpostuetarako, deitutako lanpostuek izango dituzten hizkuntza-eskakizunak Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoak izango dira.

Hizkuntza-eskakizun horien balorazioari dagokion puntuazioa Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24. artikuluan aurreikusitako ehunekoak izango dira, prozesuaren gainerakoan lor daitekeen gehieneko puntuazioari dagokionez.

Era berean, aurreko paragrafoaren arabera dagokion ehunekoarekin baloratuko da dagokion lanbide-taldearentzat ezarritako hizkuntza-eskakizunetik behera egiaztatzea.

Edozein kasutan ere, euskararen ezagutzaren balorazioak dagokion lanpostu funtzionalari ematen zaion portzentajea izango du muga, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 186/2005 19 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Hizkuntza-eskakizun horien baliokidetza-erregimena apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluan jasotakoa izango da, eta baita azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan jasotzen dena ere.

Izangaiek tituluaren edo egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute, prozesuaren fase bakoitza arautzen duten oinarrietan aurreikusitako baldintzetan, eta 12.5.2 atalean ezarritakoaren arabera derrigorrezkoa den kasuetan soilik.

Izangaiei, goian xedatutakoaren babespean, hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaiei dagokien puntuazioa emango zaie.

13.3.– Oinarri espezifikoetako baremoei buruzko eranskinetan jasotako merezimenduak bakarrik baloratu ahal izango dira izangaiak merezimendu horiek aitortuta baditu 9.3 oinarrian ezarritako eskabideak aurkezteko epearen barruan emandako agiri baten bidez, hurrengo paragrafoan zehaztutako salbuespenean izan ezik.

Merezimendu gisa baloratuko da 12.5.2 oinarrian aurreikusitako dokumentazioa aurkezteko epearen azken eguna baino lehen lortutako hizkuntza-eskakizuna, edo horretarako deitutako egiaztatze-proben bidez lortu bada, 13.2 oinarrian aurreikusten den bezala.

14.– IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUAZIOAREN ARABERA

14.1.– Argitaratzea.

Epaimahaiak hautagaien behin-behineko zerrenda egin eta onartuko du, azken puntuazioaren arabera, lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak bereizita.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako kalifikazioen batura izango da.

Hautaketa-prozesua bizkortzeko, deitutako destino-kopurua eta oposizioaldia gainditu duten parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta, Epaimahai Kalifikatzaileak prestakuntza-atala baloratzen zaien izangaien kopurua mugatu ahal izango du, betiere lanbide-esperientziaren eta euskararen atalei dagokien puntuazioa argitaratuz.

Izangaien artean berdinketa egonez gero, emakumeei emango zaie lehentasuna dagokien kategoria eta lanpostu funtzionaletan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4 artikuluan araututakoari jarraituz. Berdinketak irauten badu, oposizioaldian punturik gehien lortu duenaren alde erabakiko da. Berdin jarraituz gero, lan-esperientziagatik lortutako puntuei begiratuko zaie. Berdinketak jarraitzen badu, oinarri espezifikoetan zerrendatutako merezimenduen baremoko atal bakoitzean guztizko puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da, atal horietan adierazitako hurrenkeraren arabera. Irizpide horiek guztiak aplikatutakoan ez bada berdinketa desegin, deitutako kategorian eta lanpostu funtzionalean lehenago lanean hasi den izangaiaren alde erabakiko da, haren lan harremana edozein izanda ere. Azkenik, aurreko irizpideak aplikatu ostean oraindik berdinketa desegin ez bada, lehenago jaio den izangaiaren alde erabakiko da.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak Osakidetzaren webgunean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen bakoitzak lau eranskin izango ditu. I. eranskina hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda izango da, destinoa lortzeko aukerarekin; II. eranskinak I. eranskinean ez dagoen hautaketa-prozesua gainditu duten gainerako pertsonen zerrenda osatuko du; III. eranskinak prozesutik kanpo geratu diren pertsonen zerrenda jasoko du, baztertzeko arrazoia adierazita, eta IV. eranskinak deialdiaren xede diren destinoen zerrenda jasoko du.

Eskainitako destino guztiak benetan bete ahal izateko, I. eranskinean eskainitako lanpostuak baino izangai gehiago sartu ahal izango dira, baina ezin izango dira, inola ere, deitutako destinoak baino gehiago esleitu.

Izangaiek 15 egun izango dituzte, Ebazpen hau Osakidetzaren web-orrian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki iritzitako erreklamazioak jartzeko. Horretarako, epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzendutako idazkia baliatuko dute, eta erreklamazio horiek izangaien behin betiko Ebazpena argitaratzearekin bat onartu edo baztertuko dira. Halaber, epe horretan, betekizunei eta merezimenduei buruzko dokumentazioa zuzendu ahal izango da, baldin eta aldez aurretik oinarri hauetan ezarritako epean aurkeztu bada.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak beharrezko baliabide teknikoak gaituko ditu, eta epaimahai kalifikatzailearen agiriak, akordioak edo akta-laburpenak emango ditu, interesdunek alegatutako merezimenduen balorazioaren xehetasunak ezagutu ahal izan ditzaten.

Epe berean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetzako web-orrian eskura izango duten eskabide-eredua bete beharko dute.

Eskainitako destinoek eta I. eranskineko izangaiek aukeratu ahal izango dituztenek, gutxienez, informazio hau eman beharko dute: kategoria, lanpostu funtzionala, zerbitzu-erakundea, zerbitzu-erakundeko atxikipen-zentroa, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data. Osakidetzak eskainitako destinoak beteko direla bermatuko du, betiere hautaketa-prozesua gainditu duten eta sartzeko baldintzak betetzen dituzten hautagaiak badaude.

14.2.– Dokumentazioa aurkeztea.

Era berean, eta 15 egun balioduneko epe berean, zerrenda horretako I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri espezifikoekin batera dagoen baremoaren arabera balora daitezkeen baldintzak eta merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baldin eta dagoeneko Osakidetzaren esku ez badaude, hautaketa-prozesu honen esparruan aurkeztu direlako:

a) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzean sartzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua. Titulu horiek deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan adierazten dira.

b) Oinarrietan eta indarrean dagoen araudian eskatzen den beste edozein betekizunen fotokopia konpultsatua, baita hizkuntza-eskakizuna ere, Osakidetzak dagoeneko egiaztatu ez badu.

c) Gainerako merezimendu baloragarrien fotokopia konpultsatua, oinarri espezifikoetako baremoen arabera, oinarri hauetan jasotzen diren salbuespenekin, curriculum vitae aplikazio informatikoan sartuta daudenak izan ezik, betiere atal honetan aurreikusitako epea amaitu baino lehen balioztatuak izan badira.

Konpultsak, baliozkoa izateko, honako informazio hau jaso behar du: data, konpultsaren arduradunaren izen-abizenak, NANa eta irakurtzeko moduko sinadura.

I. eranskinean agertzen diren izangaiek ez badute adierazitako dokumentazioa garaiz eta behar bezala aurkezten, alegatutako eta dokumentu bidez egiaztatu beharreko baldintzak edo merezimenduak ez dira kontuan hartuko hautaketa-prozesuan.

Dokumentazioa aurkezteko sistemak gaitu ahal izango dira programa informatikoen bidez, betiere benetakoak direla bermatzen bada.

14.3.– Azterketa medikoa.

Zerrendako I. eranskinean jasotako izangaiek destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen mediku-txostena egin beharko dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emandakoa. Horretarako, zita eskatu beharko dute Giza Baliabideen Zuzendaritzak zehazten duen zerbitzu-erakundean, 14.2 oinarrian aurreikusitako 15 egun balioduneko epean.

14.4.– Desgaitasun-kupoan sartzen diren izangaiak.

Bi txandetako edozeinetan 7. oinarrian jasotako desgaitasun-kupoaren bidez parte hartzen duten izangaiek, oposizioaldian eskatutako gutxieneko puntuazioa edo handiagoa lortu badute, lehiaketaldian kalifikazioa jaso ondoren, destinoa aukeratu ahal izango dute:

Puntuazio-ordenaren arabera dagokien lekuan, horretarako lanpostua betetzen badute, Kupoko gainerako plazak agortu aurretik, bere lanpostua azpitik badago.

Hori barne-sustapeneko txandan edo txanda irekian aplikatuko da, langile horientzat gordetako destinoen kupo osoa bete arte.

Desgaituentzat gordetako kupoa agortuta, kupo horretan parte-hartzaile gehiago badaude, puntuazioak ematen dien postua beteko dute dagokien txandan, eta sarbide orokorreko sisteman eskainitako gainerakoen artean lortu ahal izango dute destinoa.

15.– LANPOSTUAN JARDUTEKO GAITASUNA BALORATZEA

Lehiaketaldi-oposizioaldian postua lor dezakeen langileek aurretik eta lanean hastean egin beharreko osasun-azterketa (izangaiek haien lanpostuko zereginak normaltasunez egiteko gaitasun psikofisikoak dituztela egiaztatzeko egin beharrekoa), gaur egun Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan dauden Oinarrizko Prebentzio Unitateek egingo dituzte.

Osasun-azterketa Osakidetzako prebentzioa kudeatzeko sistemaren protokolo espezifikoetan oinarrituta egingo da, eta gaitasun-txosten bat egingo da destinorako eskubidea duen kategoria bakoitzerako. Osasun-azterketa horretan, interesdunak lanpostu funtzionalari eta hartzen dituen destinoei esleitutako funtsezko eginkizunak betetzeko duen gaitasuna baloratzeko behar den informazioa jasoko da.

Informazioa aztertu ondoren, eta langileak osasunaren ikuspuntutik eragozpenik ez badu, Prebentzioko Oinarrizko Unitateak gaitasun-ziurtagiria emango du eskainitako edozein destino aukeratzeko eta txosten hori lanpostuaz jabetzean aurkezteko.

Gaitasun-ziurtagirian, osasun-azterketa egiten duen medikuak nahi duen lanbide-kategoriarako beharrezkotzat jotzen dituen oharrak edo murrizketak sartu ahal izango dira, betiere horiek kategoriaren funtsezko zereginei eragiten ez badiete.

Informazioaren analisiak erakusten badu langilea jarraian jasotako egoeraren batean dagoela, Prebentzioko Oinarrizko Unitateak Prebentzio Zerbitzu Korporatiboari helaraziko dio espedientea, eta hark behin betiko erabakia hartuko du, lanpostua betetzeko Gaitasuna Baloratzeko Batzordearen bidez.

Prebentzioko Oinarrizko Unitateak honako egoera hauen berri emango dio Prebentzio Zerbitzu Korporatiboari:

a) Gutxienez % 33ko desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetan aurkezten den izangaia.

b) POUren iritziz eskainitako lanposturen baterako murrizketa partzialen bat, aldi baterakoa edo behin betikoa, duen izangaia.

c) Lanak egiteko egokitzapenen bat behar duen izangaia.

Desgaitasuna duten izangaien azterketa medikoak egiaztatu beharko du parte hartzen duten kategoria/lanpostu funtzionaleko eginkizunak betetzeko behar den gaitasuna dutela, eta, hala badagokio, lanpostuari egin beharreko egokitzapenak adierazi beharko ditu. Lanpostuan jarduteko Gaitasuna Balioesteko Batzordeak erabakiko du, dagokion Lan Osasuneko Unitateak azterketa medikoa egin ondoren, izangaiaren gaitasuna edo ezgaitasuna, lanpostuaren, urritasunaren eta desgaitasun-mailaren arabera.

Lanpostuan jarduteko Gaitasuna Baloratzeko Batzordeak izangaiak probaldi bat egin dezan eska dezake lanpostuaz jabetu aurretik, behin betiko ondorioen berri emateko.

16.– IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ETA DESTINOEN ESLEIPENA. IZENDAPENA

16.1.– Erreklamazioak ebatzi ondoren, zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Osakidetzaren web-orrian argitaratuko dira hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, beharrezko baldintzak egiaztatu dituztenen artean. Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu: I. eranskinean, destino baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda adieraziko da; II. eranskinean, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, zeinetan bereiz adieraziko baitira destinoa hautatzeko aukera dutenak eta ez dutenak, eta III. eranskinean, berriz, baztertutako hautagaiak jasoko dira, baztertzeko arrazoiarekin batera.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. 2 artikuluarekin bat etorriz, Epaimahai Kalifikatzaileak edozein unetan zuzendu ahalko du, bai ofizioz bai interesdunek hala eskatuta, eurengan eraginda, egindako akats materialak edo aritmetikoak.

Epaimahai Kalifikatzaileak ebatzitako erreklamazioetatik ondorioztatutako puntuazio aldaketak kontuan hartuta, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena eman ahalko du, zuzendari nagusiak izangai hautatuen behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena adierazten dituen ebazpena eman baino lehen. Giza Baliabideen zuzendariaren behin-behineko ebazpenaren bidez, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko emaitzak argitaratuko dira, eta 10 egun balioduneko epea ezarriko da, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten. Ebazpen hori Osakidetzako webean zabalduko da.

Aurreko paragrafoan aipatutako Ebazpenaren I. eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko langile finkoak izendatuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.

16.2.– Destino hutsak betetzeko beharra Txanda askean deitutako destino guztiak nahitaez beteko dira, baldin eta lortu nahi dituztenek oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta hautaketa-prozesua gainditu badute.

16.3.– Destinoak izangaien eskaeraren eta lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira hautagaien artean.

16.4.– Hautaketa-probetan parte hartzetik eratorritako eskubideak galduko dituzte aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa garaiz eta behar bezala eskatzen ez duten izangaiek, eskatutako destinoen artean destinorik lortzen ez dutenek, eta oposizioaldian-lehiaketaldian lortutako puntuazioaren ondorioz eskainitako destinorik ez dutenek.

16.5.– Destino hutsak puntuazio-ordena zorrotzaren arabera esleituko dira, eta 1. oinarrian azaldutako irizpideen arabera eskainitako destino guztiak esleituko dira.

16.6.– Barne-sustapeneko txandako lanpostuaz jabetzeko epea amaitu ondoren, txanda horretako II. eranskinean izangairik egonez gero, honako destino hauek eskainiko dira:

– Esleitu ez diren destinoak.

– Esleitu eta aurreikusitako epean izendatutako hautagaiek jabetzan hartu ez dituztenak.

16.7.– Era berean, txanda irekiko izangaiei, lanpostuaz jabetzeko epea amaitu ondoren, honako destino hauek eskainiko zaizkie, txanda horren II. eranskinean izangairik egonez gero:

– Esleitu ez diren destinoak.

– Esleitu eta aurreikusitako epean izendatutako hautagaiek jabetzan hartu ez dituztenak.

Destino horiek aipatutako destinoak esleitzeko irizpideen arabera esleituko dira.

Ezin izango zaie atal honetan eskainitako destinorik esleitu, baldintzak bete arren destino guztiak ez aukeratzeagatik aurreko fasean destinorik lortu ez dutenei.

17.– LANPOSTUEZ JABETZEA

Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, izendapen ebazpenak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) Vitoria-Gasteizen hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi. Salbuespen gisa, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Osakidetzako beste zerbitzu-erakunde batzuk gaitu ahal izango dira esleitutako destinoaz jabetzeko. Lanpostuaz jabetzeko unean agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko deklarazioa, Adingabekoaren Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen eta Sexu-delitugileen erregistro zentraletik egiaztagiria eskuratzeko baimena, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenarekin bat etorriz.

Atzerritarrek, edo espainolaz gain beste nazionalitate bat dutenek, Sexu-gaizkileen Erregistro Zentralaren ziurtagiritik aparte, jatorrizko herrialdeko zigor-aurrekarien egiaztagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, nazioarteko hitzarmenen arabera itzulita eta legeztatuta. Horretarako, 13.5 artikuluan jasotako delituak baino ez dira baloratuko.

Zigor-aurrekarien erregistrorik ez duten herrialdeetako atzerritarrek, egiazkotasuna egiaztatzeko Osakidetzari berariazko baimena ematen dion adierazpenaz gain, jokabide onaren kontsul-ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lanpostua esleituta duten esleipendunen lanpostu-jabetze hori bertan behera geldituko da, haien eginkizunetan 18 urte baino gutxiago dituzten adingabekoekin ohiko harremana izan behar badute eta oinarri hauetako 6.2.e) atalean ezarritako eskakizunak betetzen ez badituzte, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 ebazpenaren bigarren instrukzioan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, izangaiek lanpostuaz jabetzen badira, egin beharreko eginbideak gauzatu eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, esleitu zaien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

18.– EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

18.1.– Izendapena.

Osakidetzako zuzendari nagusiak hautaketa-prozesua kalifikatuko duten epaimahaiak izendatuko ditu. Hautaketa-prozesu bakoitzeko epaimahai bat izendatuko da.

18.2.– Osaera.

Epaimahai bakoitzak 6 epaimahaikide titular izango ditu. Ordezko kide kopuru bera izendatuko da.

Epaimahaikide guztiek administrazio publikoetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioak edo estatutupeko finkoak, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako lan-kontratuko langileak izan beharko dute, baldin eta haien lanpostuan edo kategorian jarduteko hautaketa-prozesuko kategorian sartzeko eskatzen den maila akademiko bera edo goragokoa eskatzen bada.

Epaimahai kalifikatzailearen kide guztiak maila indibidualean jokatuko dute.

Hautaketa ausaz egingo da, zozketa bidez, jendaurreko ekitaldi batean, eta behar besteko aurrerapenarekin iragarriko da.

Idazkaria Osakidetzako langile finkoen artean, lehentasunez, edo, beharrezkoa balitz, edozein Herri Administrazioko langileen artean izendatuko da eta eginkizun administratiboak izango ditu, eta goi-mailako titulazioa eta epaimahaikide izango da, eta hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango du.

Epaimahaiaren osaketan, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokia duten gizonezko eta emakumezkoen arteko ordezkapen orekatua bermatuko da, eta bere kideek inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak beteko dituzte.

Zuzendari nagusiak ebazpen bidez jakinaraziko du epaimahaia nork osatuko duten. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Epaimahaiak Osakidetzari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulazio-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetzari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetzak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta edo hautaketa-prozesuak hala eskatzen duenean, epaimahai laguntzaileak eratu ahal izango dira. Epaimahai laguntzaileetako kideak ere zozketa bidez hautatuko dira, eta epaimahaikoek dituzten baldintza berberak bete beharko dituzte. Epaimahai laguntzaileek lagundu beharko dute 13.1.2 oinarrian (Prestakuntza) adierazitako merezimenduak baloratzeko agintzen zaizkien lanetan, epaimahaiek eskuordetuta. Epaimahai laguntzaileek, beren jardunean, epaimahaiek zehaztutako irizpideak aplikatuko dituzte, eta haien mende jardungo dute hierarkikoki.

18.3.– Abstenitzea eta errekusatzea.

Epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren gaineko urriaren 1eko 40/2015 Legeak 23. artikuluan jasotako kasuren batean badaude; eta deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote. Kasu horietan ere, prozesuan parte hartzen duten pertsonek, edozein unean, ezezpena eman ahalko dute, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

18.4.– Jarduteko arauak.

Epaimahaiak bere jarduna Sektore Publikoko Erregimen Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 24.era bitarteko artikuluetan ezarritako arauei egokituko die.

Nolanahi ere, presidentearen aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko presidenteak eta idazkariak, edo horien ordezkoek, eta gutxienez kideen erdiak bertaratu beharko dute.

Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Epaimahaikide guztiek, idazkariak barne, hitza eta botoa izango dute.

18.5.– Eskumenak.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduz eta horren objektibotasuna bermatzeko arduraz.

Era berean, oinarri hauek aplikatzerakoan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu eta bertan aurreikusi ez diren kasuekin lotuta hartu beharko diren irizpideak ezarriko ditu.

18.6.– Zerbitzuagatiko kalte-ordaina.

Epaimahaikideek zerbitzua dela kausa dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte, asistentziak barne, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan arauturik dagoenarekin bat etorriz. Era berean, Epaimahaiari aholkuak emanez edo zaintza lanetan arituko direnek ere jasoko dituzte kalte-ordain horiek.

19.– PUBLIZITATEA

Deialdi hau, bai eta prozesua garatzeko ematen diren ebazpenak ere, hala badagokio, EHAAn argitaratuko dira, eta zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta Osakidetzako web-orrian jarriko, oinarri hauen eta onartzen diren oinarri espezifikoen arabera.

20.– EGOITZA

Ondorio guztietarako eta hautaketa-prozesu honen ondoriozko jarduketa guztietarako, eskumen jurisdikzionala esleitzekoa barne, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia hartuko da egoitzatzat (helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

21.– ERREKURTSOEN ARAUBIDEA

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, errekurtsoen araubide hau ezartzen da:

21.1.– Giza Baliabideen zuzendariak emandako behin betiko Ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zuzendari nagusiak emandako Ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, horiek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

21.2.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA-ESPARRU BATERATUKO C-2, C-1, B-2 ETA B-1 MAILEN BALIOKIDETZAT JOTAKO TITULUAK
I.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– Certificate of Proficiency in English (CPE).

2.– PTE General Pearson Test Of English (LEVEL 5).

3.– Trinity College ISE 4.

– Frantsesa:

1.– Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2 (CIEP).

2.– Diplôme de Hautes Études Françaises (DHEF) (AF).

3.– DAFA (Diplôme Approfondi de Français des Affaires).

4.– DFP Affaires C2.

– Alemana:

1.– Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP)

2.– Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).

3.– Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).

4.– Wirtschaftsdeutsche Deutsch (WD).

II.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– HEO Gaitasun Maila.

2.– Certificate in Advanced English (CAE).

3.– PTE General Pearson Test Of English (LEVEL 4).

4.– Trinity College ISE 3.

5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (HIGHER Good & Exceptional).

– Frantsesa:

1.– HEO Gaitasun Maila.

2.– DALF.

3.– Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 (CIEP).

4.– Diplôme Supérieur d´Études Française Modernes (DS) (AF).

5.– DSLCF (Diplôme Supérieur de Langue et Culture Françaises).

6.– DFA2 (Diplôme de Français des Affaires 2)

7.– DFP Affaires C1 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C1).

– Alemana:

1.– HEO Gaitasun Maila.

2.– Goethe-Zertifikat C1 (ZMP).

3.– Prüfung Wirtschaftsdeutsch International.

4.– Zentrale Mittelstufenprüfung (ZMP).

III.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– HEO Maila Aurreratua.

2.– First Certificate in English (FCE).

3.– PTE General Pearson Test of English (LEVEL 3).

4.– Trinity College ISE 2.

5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (VANTAGE Good & Exceptional).

– Frantsesa:

1.– HEO Maila Aurreratua.

2.– DELF 2e degré.

3.– Diplôme d`Études en Langue Française DELF B2 (CIEP).

4.– Diplôme de Langue Française (DL) (AF).

5.– DFA1 (Diplôme de Français des Affaires 1).

6.– CFJ (Certificat de Français Juridique).

7.– DFP Affaires B2 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires B2).

8.– DFP Juridique B2.

9.– DFP Médical B2.

10.– DFP Secrétariat B2.

– Alemana:

1.– HEO Maila aurreratua.

2.– Goethe-Zertifikat B2.

3.– Zertifikat Deutsch.

4.– Zertifikat Deutsch für den Beruf.

5.– Deutsch für den Beruf (ZDFB).

6.– TELC Deutsch B2.

7.– Mittelstufe Deutsch (MD).

8.– TestDaf Niveaustufe 3. maila.

IV.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– HEO Bitarteko Maila.

2.– Preliminary English Test (PET).

3.– PTE General Pearson Test of English (LEVEL 2).

4.– Trinity College ISE 1.

5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (PRELIMINARY Good & Exceptional)

– Frantsesa:

1.– HEO Bitarteko Maila.

2.– DELF 1er degré.

3.– Diplôme d`Études en Langue Française DELF B1 (CIEP).

4.– Certificat d´Études de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF).

5.– CFP2 (Certificat de Français Professionnel 2).

6.– CFS (Certificat de Français du Secrétariat).

7.– CFTH (Certificat de Français du Tourisme et de l´Hôtellerie).

8.– CFST (Certificat de Français Scientifique et Technique).

9.– DFP B1 (Diplôme de Français Professionnel B1).

10.– DFP Secrétariat B1.

11.– DFP Scientifique et Technique B1.

– Alemana:

1.– HEO Bitarteko Maila.

2.– Zertifikat Deutsch (ZD).

3.– Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDaF).

4.– TELC Deutsch B1 Beruf.


Azterketa dokumentala