
248. zk., 2021eko abenduaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6183
AGINDUA, 2021eko abenduaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritza Zuzendaritzan Goi-Kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 3ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritza, 520010 zenbakiko kodea, 109. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.
RSS