Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2021eko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
6147

IRAGARKIA, 953/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Unibail Rodamco Retail Spain SLUk administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, 953/2021 prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari dena, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2021eko irailaren 14ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Unibail Rodamco Retail Spain SLUk 2021eko uztailaren 9ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ebatzi zen. Ebazpen horrek ez zuen onartu errekurtsogilea den merkataritza-sozietateak aurkeztutako ondare-erantzukizuneko eskaera.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49. artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdun guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala