
245. zk., 2021eko abenduaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6136
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Anna Shnyrova Zhadan andreak gainditu egin duela 2021eko ekainaren 15eko ebazpenak (2021eko uztailaren 2ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Anna Shnyrova Zhadan andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***0641**. Kodea: IDPTCL1 – D00042-6 Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimia eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: Osoa. Ikertzaile profila: «Biofisika».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2021eko azaroaren 24a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.