
244. zk., 2021eko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
6135
IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek 2021eko ekainaren 23an hartu duten Erabakiari buruzkoa. Mendatako udal armarria aldatzea eta udal bandera sortzea onartu da erabaki horren bidez.
Honen bidez jakinarazten dut Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2021eko ekainaren 23ko osoko bilkuran, erabaki dutela Mendatako udal armarria aldatu eta udal bandera sortzea, eta nik erabakia aldarrikatu eta argitara dadila agindu dut. Hauek dira Mendatako armarri eta banderaren ezaugarriak:
«Armarri biribildua. Azurezkoa, zilarrezko ezpata, urrezko balantzazko gurutzean kargatua. Puntan, zilar koloreko hiru mendi berde, erdikoa altuagoa eta muino aldera doan zilarrezko bideak sigi-saga zeharkatzen duena. Aukeran: armarria kanpotik apaintzeko, haritzaren hostozko orla bat erabil liteke».
«2:3 proportzioko bandera laukizuzena; makilarako herenean xingola izurtu bat, zilarrezko jogunerantz. Erdian udal armarria darama.»
Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.
Bilbao, 2021eko azaroaren 8a.
Bizkaiko ahaldun nagusia,
UNAI REMENTERIA MAIZ.
RSS