244. zk., 2021eko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
6128
IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Basauriko Udalaren 2021eko enplegu-eskaintza publikoa argitaratu da 2021eko azaroaren 25eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Enplegu-eskaintza publiko hori Alkatetzaren 2021/003762 Dekretu bidez onetsi zen (2021-11-15).
Aipatutako enplegu-eskaintza publikoak sistema librea aurreikusten du Administrazio Bereziko 11 plaza hauek betetzeko: Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta Udaltzaingoa klaseko Oinarrizko Agentearen 2 plaza (C1 Taldea, 2. HE); Azpieskala Teknikoko eta erdi-mailako teknikari klaseko Arkitekto Tekniko plaza 1 (A2 Taldea, 2. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Ofizial Elektrikari plaza 1 (C2 Taldea, 1. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Ofizial Hodigile-Soldatzaile plaza 1 (C2 Taldea, 1. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Eraikin Publikoetako Mantentze-lanen Arduradun plaza 1 (AP Taldea, 2. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Ofizial Hodigile-Soldatzaile plaza 1 (C2 Taldea, 1. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Ofizial Elektrikariaren 2 plaza (C2 Taldea, 1. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Ofizial Ehorzle plaza 1 (C2 Taldea, 1. HE); Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta lanbideetako langileen klaseko Igeltsero Laguntzaile plaza 1 (AP Taldea, 1. HE)
Bestalde, enplegu-eskaintzak xedatzen du barne-sustapen sistemaren bidez betetzea Administrazio Berezi Eskalako Zerbitzu Berezien Azpieskalako eta Udaltzaingoa klaseko Lehen Mailako Agente plaza 1 (C1 Taldea, 2. HE).
Hala argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.
Basauri, 2021eko azaroaren 17a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.