
244. zk., 2021eko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (273 KB - 3 orri.)
- EPUB (254 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6124
ERABAKIA, 2021eko urriaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, antolakunde nagusiaren egitura aldatzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta, bereziki, dekretu horren lehenengo xedapen gehigarrian esleitutako eskumenen arabera, «zuzendaritza eta kudeaketako organoak behin eratu ondoren, langileria egituratzeko eta antolatzeko behar diren erabakiak hartu ahal izango ditu»; eta I. eranskineko 8. artikuluak ezartzen duenez, Administrazio Kontseiluari dagokio, besteak beste «Ente publikoaren antolakunde nagusiak aurrera egiteko behar duen egitura organikoa eta jardun-arauak onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez eta Estatutuetan ezarritako arauekin bat, bai eta ente publikoaren zerbitzu sanitarioen erakundeak garatzearren, arauak eta irizpideak ematea, Estatutuetan ezarritakoaren ildotik.»
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egituran egokiagotzat jotzen da Erosketen Zerbitzuaren esleipena aldatzea: gaur egun Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzaren mende dago eta aurrerantzean zuzenean Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren mende egotera pasako litzateke. Halaber, Zerbitzu Orokorren arloak izena aldatu eta Zerbitzu Estrategikoak izatera pasako litzateke, eta zuzenean Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren mende egongo litzateke organikoki aurrerantzean ere, Administrazio Kontratazioaren Zerbitzuarekin batera.
Egitura berriak ez dakar bearekin plantilla handitzea.
Administrazio Kontseilu honek, adierazitako helburuen esparruan eta estatutuen 8.5 artikuluan esleitutako eskumenen indarrez, honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak aurkeztutako proposamena onartzea. Proposamen horren organigrama eranskin gisa erantsi da, eta, haren bidez, Erakunde Zentralaren gaur egungo egitura aldatzen da, zentzu honetan: Erosketen Zerbitzuaren gaur egungo atxikipena aldatu da, eta Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzaren mende egotetik Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren mende egotera igaroko da. Horrenbestez, antolamendua aldatzen da eta aurrerantzean zuzendariordetzaren izena Finantza eta Aurrekontuen Zuzendaritza izango da.
Halaber, Zerbitzu Orokorrak aurrerantzean Zerbitzu Estrategikoak izango da eta zuzenean Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren mende egongo litzateke organikoki aurrerantzean ere, Administrazio Kontratazioaren Zerbitzuarekin batera, erabaki honekin batera doan eranskinean jasotzen den modura.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari baimena ematea, bere eskumenen esparruan, Administrazio Kontseilu honi aurkeztutako memoriarekin bat datorren egitura berria garatu eta gauzatzeko dagozkion neurriak har ditzan.
Hirugarrena.– Erabaki honen bidez onartutakoarekin bat ez datorren beste edozein antolaketa-egitura indarrik gabe uztea.
Laugarrena.– Onarpena den egunaren biharamunetik izango da indarrean akordio hau. Bidal bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, argitara dadin; hala ere, jakinaraz bekie Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zuzendariordetza guztiei, dagozkion ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
RSS