Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2021eko abenduaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6086

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie 48020-00033 eta 48020-00034 Geoiker kodea duten lurzatiei; Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko D-D2 eremuan sartuta daude lurzati horiek.

Jakinarazpena non egin ez dakigunez, ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie inbentarioan 48020-00033 eta 48020-00034 Geoiker kodea duten lurzatiei, saneamendua egin ondoren. Lurzati horiek Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko D-D2 eremuan daude; betiere, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala