Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2021eko abenduaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6081

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 28koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez honako agindu honen babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: Agindua, 2020ko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2021eko ekitaldiko deialdia, entitate pribatuei zuzendua (Erein publikoak).

Ikusita gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak –ebazpen honen I. eta II. eranskinetan– eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa -espediente zenbakiak aipatu eranskinetan agertzen dira.

Kontuan izanik, besteak beste, Landa Ingurunearen Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera, landa garapeneko politikaren xede orokorrak honako hauek direla: landa ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea, landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiei eustea eta nekazaritzako enpresek eta ekonomia egiturek lehiatzeko duten gaitasunaren hobekuntza sustatzea.

Diruz laguntzen diren jarduerak eta onuradunak aintzat hartuta, agindu honetan araututako laguntzak ez dira estatuko laguntzak, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluetan jasotakoarekin bat etorrita.

Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena egin du. Batzorde hori 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren 10. artikulua aplikatuta eratu zen, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak 2021eko martxoaren 18an emandako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan hartuta aurreko guztia, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren erakunde eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak; eranskin horretan honako hauek zehazten dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa (2.151.363,48 euro)

Jarduketak gauzatzeko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da, deialdiko urtean hasi beharko da eta, hala badagokio, 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren hamabosgarren ebazpen-zatiko bigarren puntuan ezarritako gehieneko epea gainditu gabe luza daiteke.

Dirulaguntza 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Baimenak edota lizentziak beharrezko direnean, horiek jasotzea ezinbestekoa izango da laguntza kobratzeko.

Diruz laguntzeko moduko proiektua ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean proiektua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako erakunde eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak; eranskin horretan zehazten dira pertsona eskatzailea eta ukazioaren zioak.

Hirugarrena.– Laguntza ematen zaion proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten proiektuei inbertsioa egin eta ondorengo bost urteetan gutxienez ez bazaie eusten, laguntzak eten egingo dira, eta eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez.

Laugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 28a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala